• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Amaia Barredo: “NEIKER´en eta HAZI´ren artean Basoko Unitate Mistoa sortzeak zuraren sektoreko ikerketaren eta praktikaren arteko lankidetza hobetuko du”

ekaina 26, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, NaturaIruzkinik ez

Amaia Barredo: “NEIKER´en eta HAZI´ren artean Basoko Unitate Mistoa sortzeak zuraren sektoreko ikerketaren eta praktikaren arteko lankidetza hobetuko du”Iturria: Irekia

  • Basoa, industria eta ezagutza 2025eko Baskegur Egunean
  • Euskadiko Egurraren Elkartearen eta balio-kate osoaren arteko urteko topaketa Arkauten
  • Federico Saiz, Oscar Azkarate, Olatz Unamunzaga eta Raimundo Ruiz de Escudero izan dira, besteak beste
  • Laura Vallejo motozerrista eta baso-dibulgatzaileak eta Iratxe Zorraquino baso-ingeniariak basoko lanak gazteei eskaintzen dien aukerari buruz eztabaidatu dute

Arkaute / Vitoria-Gasteiz, 2025 06 26

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak gaur arratsaldean aipatu duenez, “NEIKER eta HAZI fundazioen artean Basoko Unitate Mistoa sortzea aukera aparta da zuraren sektorean ikerketaren eta praktikaren arteko lankidetza hobetzeko”. Barredok Gasteizen, Arkauteko etxaldean, Baskegur Euskadiko Egurraren Elkarteak antolatu duen Baskegur Egunean parte hartu du.

“Bi entitateen gaitasunak eta ezagutzak integratzean, efizientzia hobea, eragin handiagoa eta ezagutzak sektorera azkarrago transferitzea lortuko da”, nabarmendu du Amaia Barredok. “Gainera, baso-sektoreak argi eskatu du, eta Eusko Jaurlaritzak dagoeneko adierazi du, ikerketak gehiago inplikatu behar duela sektoreak aurre egin beharreko erronka praktikoetan, HAZIko eta NEIKEReko basogintzaren arloko taldeen arteko lankidetza operatibo estuago hori azpimarratuz”.

“Basoko Unitate Misto berriak erreferentzialtasuna eta kaudimen teknikoa dakartza: Eusko Jaurlaritzaren euskarri tekniko eta laguntza bihurtuko da basoen eta zuraren balio-katea dinamizatzeko eta plangintza- eta ekintza-esparru koherente eta eguneratua garatzeko. Ezagutzak integratzea ere badakar. Horrek guztiak NEIKERen eta HAZIren esperientzia zientifikoa eta aplikatua bateratzen ditu, basogintzaren sektorearentzat soluzio berritzaileak garatuz”, zehaztu du Amaia Barredok.

Euskadiko Egurraren Elkarteak Baskegur Egunaren beste edizio bat egin du gaur arratsaldean Arkauteko Nekazaritzako Elikagaien Campusean. Bertan erakundeen ordezkariek, enpresek, zentro teknologikoek eta Baskegur elkarteko kideek parte hartu dute esperientziak partekatzeko eta baso-egur katearen erronka komunei aurre egiteko “Gure zura, gure lurra, gure etorkizuna” lelopean. Ekoizpen-sektore honek garapen ekonomikoa –19.000 enplegu, Euskadiko manufaktura-industriaren % 9,6– eta ingurumen-jasangarritasuna uztartzen ditu, egurra lehengai berriztagarria baita eta horren kudeaketak basoen osasunari laguntzen baitio.

Arkauteko topaketan, Oskar Azkarate Baskegurren zuzendari nagusiaren arabera, “sektorearen modernizazioa eta gizartean duen eragina jorratu dira. Orain dela mende bat zuhaitzek Euskadiko azaleraren % 20 estaltzen zuten, eta gaur, berriz, % 55;  396.000 hektarea”.  Azkaratek belaunaldi-erreleboaren erronkaz eta emakumeek jarduera horretan duten parte-hartze handiagoari buruz, ez bakarrik baso-jabe gisa, ere hitz egin du.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/103023-amaia-barredo-creacion-unidad-mixta-forestal-en tre-neiker-hazi-mejora-colaboracion-en tre-investigacion-practica-sector-madera

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad