• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Amaia Barredok Bermeon proposatu du “jasangarritasunarekiko konpromiso eta kontrol handiagoa eskatzea Europa iparraldeko estatuetako arrantza-flotei”

maiatza 16, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

  • Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua Arrain Egunean izan da
  • “Gure arrantzaleek legeak betetzen dituzte, kupoak zuzen betetzen dituzte eta jasangarritasunaren aldeko jokabide eredugarria dute”

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak gaur goizean Bermeon proposatu du “jasangarritasunarekiko konpromiso eta kontrol handiagoa eskatzea Europa iparraldeko estatuetako arrantza-flotei”. “Azken denboraldietan Bizkaiko Golkoan espezie batzuen kopuruek izan duten beherakadak zerikusia izan dezake gehiegizko arrantza horrekin, eta ez da bidezkoa gure arrantzaleek, Europar Batasuneko legeak eta esleitutako kupoak zuzen betetzen dituztenek eta espezieak mantentzeko jasangarritasunaren alde jokabide eredugarria erakusten dutenek, beste batzuen jarrera ez oso solidarioak jasatea”.

Amaia Barredok, Leandro Azkue Arrantza eta Akuikulturako sailburuordearekin batera, Bermeoko Arrain Egunean parte hartu du, eta aipatu duenez “oso beharrezkoa da EBk gehiago egitea legez kanpoko arrantzaren aurka, egia bada ere kontrol-sistemak ezarri direla, nahiz eta horien eraginkortasuna murriztu egiten den estatu kideek aplikatutako kontrol eta zehapen desberdinengatik”.

Europako Kontuen Auzitegiaren txosten batek zehaztu zuenez, “legez kanpoko, aitortu gabeko eta arautu gabeko arrantza da itsasoko ekosistemek duten mehatxu handienetako bat, eta arrantza modu jasangarrian kudeatzeko ahaleginak ahultzen ditu”. Lan horren arabera, “legez kanpoko arrantzari aurre egiteko ezarritako kontrol-sistemak neurri batean dira eraginkorrak; izan ere, arriskua arintzen duten arren, horien eraginkortasuna murriztu egiten da estatu kideen aldetik ezartzen diren kontrolak eta zehapenak uniformeak ez diren unetik”.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101703-amaia-barredo-propone-bermeo-mayor-control-compromiso-con-sostenibilidad-las-flotas-pesqueras-los-estados-del-norte-europa

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad