• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Amaia Barredo´k Indiako Ozeanoko euskal atunontziei eskainitako “1:17” dokumentala ikustea gomendatzen du, “atun-pote batek duen benetako balioa ezagutzeko”

otsaila 27, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

Alfonso Beitia, Julio Morón, Leandro Azkue eta Ixone Soroarekin batera, Javier Linaresen dokumentalaren proiekzioan izan da Zubiarte merkataritza-zentroan

Murueta ontzioletan 2013an eraiki zen, basea Bermeon duen eta Seychelleetan arrantzatzen duen Itsas Txori atunontziko lanaren, inbertsioaren eta arriskuaren historia

31 pertsonako tripulazioa, eta piratengandik babesteko segurtasuneko bi profesional

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Indiako Ozeanoko uretan euskal atunontziek egiten duten lana erakusten duen “1:17” dokumentala ikustea gomendatu du, “gure mahaietan eta elikaduran ohikoa den atun-pote batek duen benetako balioa ezagutzeko”.

Alfonso Beitia eta Julio Morón OPAGACeko presidentearekin eta zuzendari gerentearekin, Leandro Azkue Arrantzako sailburuordearekin eta Ixone Soroa zuzendariekin batera, Amaia Barredo Zubiarte merkataritza-zentroan izan da, Javier Linares eta “Volcan Producciones” enpresako lantaldeak Itsas Txori atunontziko lanari, inbertsioari eta arriskuari buruz egindako dokumentalaren proiekzioan.

Atunontzia Murueta ontzioletan eraiki zuten 2013´an, basea Bermeon du, Inpesca enpresa armadorearena da eta 31 pertsonako tripulazioarekin eta piratengandik babesteko bi segurtasun-profesionalekin Seychelles uharteetan arrantzatzen du.

Josu Iñaki Ispizua patroia, eta Axel Etxebarria eta Xabier Unzaga, ontziko kapitaina eta ofiziala, Indiako Ozeanoko marea bateko protagonistak dira, lau hilabete irauten duten flota horren kanpainen barruan. Itsas Txori atun tropikala arrantzatzen duten Europako 45 ontzietako bat da, eta munduan dauden 1.800 inguraketa-atunontzietako bat.

Itsas Txori beste flota batzuetako ontzi irregularrekin lehiatzen da, Ian Urbina kazetariak (The Outlaw Ocean Project) lagatako irudiak ere jasotzen dituen “1:17” dokumentalean ikusten den bezala. Kazetari hori legez kanpoko, arautu gabeko eta dokumentatu gabeko arrantzaren, “pertsonen, armen eta drogen trafikoaren nazioarteko mafiekin lotura dituen” arrantzaren, gaitza salatzeagatik da ezaguna.

Itsas Txori bezalako atun-flotako ontziek telemedikuntza dute beren erantzukizun sozialaren parte gisa, eta ingurumen-jasangarritasunarekin (MSC ziurtagiria) eta arrantza-jardueraren kontrolarekin batera, AENOR Arrantza Arduratsuko Atunaren ziurtagiria  (APR) dute.

“1:17” dokumentala amaitzen da Itsas Txori portura itzultzen denean eta harrapaketak Seychelleetako Thai Union faktoriara eraman eta bertan deskargatzen dituenean, atuna bertan prozesatzeko. Espezie horri itsasoko txerria ere esaten zaio dena aprobetxatzen zaiolako, hezurretatik hasi eta trontzoetaraino.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99642-amaia-barredo-recomienda-documental-dedicado-los-atuneros-vascos-oceano-indico-para-conocer-cual-valor-real-que-tiene-bote-atun

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad