Gernika-Lumoko Udalak iragarri ditu aurtengo Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Sarien irabazleen izenak. 2025ean, irabazleak honako hauek dira: António Manuel de Oliveira Guterres, gaur egun Nazio Batuen idazkari nagusia dena, eta Auzitegi-antropologiako Argentinar Taldea (EAAF), gizateriaren aurkako krimenak auzitegi-zientziaren bidez ikertzen aitzindari dena.