• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bermeo´ko lehenengo Portuko Udal Kontseilua eratu da, eta portuaren egoera eta aukerak, eta bertako merkataritzako, arrantzako eta uretako aisialdiko jarduerak aztertu ditu

otsaila 17, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gizartea, Gure HerriakIruzkinik ez

Iturria: Irekia

  • Koldo Goitia, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria izan da buru
  • Merkataritza-portuan 2024an 83 merkataritza-ontzi sartu ziren eta deskarga-bolumena 180.000 tonakoa izan zen
  • Arrantza-portuak 30 itsasontziko flota du: 2024an Bermeoko Kofradiaren arrain-salmentak 2.700.00 kilogramotik gorakoak izan ziren

Portu Zaharrean, aisialdiko portuan, esleitutako 400 amarraleku daude

Gaur goizean eratu da Bermeoko lehenengo Portuko Udal Kontseilua, eta portuaren egoera eta aukerak, eta bertako merkataritzako, arrantzako eta uretako aisialdiko jarduerak aztertu ditu. Koldo Goitia Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako zuzendaria buru dela egin da bilera, eta bertan izan dira Ixone Soroa Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria, Edurne Egaña EKPko zuzendaria, Nadia Nemh Shomaly alkatea eta Marbeco eta Bermeo Offshoreko, kontsignatarioak, Arrantzaleen Kofradia eta Bermeoko Amarratzaileen Elkartea.

Bilera Bermeoko Portuetako bulegoetan egin da, eta hiru dartsenen egoera aztertu da. “Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen eta espazio berean hiru jarduera, hau da, arrantza-jarduera, salgaien garraioa eta uretako aisialdia, egiten diren portu bakarra da”, zehaztu du Koldo Goitiak.

Merkataritza-portuari dagokionez, 2024an 83 merkataritza-ontzi sartu ziren eta deskarga-bolumena 180.000 tonakoa izan zen.

Arrantza-portuak 30 ontziz osatutako arrantza-flota du, eta funtsezko zeregina betetzen du bertako ekonomian. 2024an, Bermeoko Kofradiaren arrain-salmentak 2.700.000 kilogramo ingurukoak izan ziren. Portu Zaharrean, aisialdiko portuan, esleitutako 400 amarraleku daude.

Bileran, portuaren garapenerako eta modernizaziorako alderdi estrategikoak eztabaidatu dira, portuaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko. Gainera, besteak beste, epe labur eta ertaineko inbertsioak ere aztertu dira: izotz-fabrika eraikitzea eta lekuz aldatzea, izotz-fabrikaren egungo eraikina eraistea.

Azken asteotan, Euskadiko kostaldeko herrietako portuetako kontseiluak eratzen ari dira. Bihar, asteartea, Lekeitiokoa kudeatuko da.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99332-constituido-primer-consejo-municipal-portuario-bermeo-que-abordado-estado-las-perspectivas-del-puerto-sus-actividades-comerciales-pesqueras-nautico-recreativas

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad