• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bermeoko Udalak 2025eko aurrekontua onartu du, bost ildotan oinarrituta: Danontzako Bermeo, Bermeo Bizia, Bermeo Jasangarria, Bermeo eraldatzailea eta Bermeo gertua

urtarrila 30, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gure HerriakIruzkinik ez
  1. urtean 30.902.128,66  milioi euroko aurrekontua izango du Bermeoko Udalak. Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyren ustez, aurrekontu sozialak, feministak, herrikoiak eta euskaldunak egitea lortu dute

Bermeoko Udalak  30.902.128,66  milioi euroko aurrekontua onartu du 2025erako, 2024koa baino ia 500.000 euro handiagoa. Gaur goizean egindako Osoko Bilkuran onartu da aurrekontua EH Bildu eta Guzanen aldeko botoekin, EAJ abstenitu egin da.

Iaz abiarazitako dinamika ilusionagarriarekin aurrera jarraitzen dutela adierazi du Bermeoko alkate Nadia Nemeh Shomalyk: “Agintaldia helburu batzuekin hasi genuen, eta helburu horiek lortzeko bidean jarraitzen dugu, ahal dugun neurrian, eta hortaz, aurtengo aurrekontuan horiek ondo islatuta egongo dira”. Aurtengoak “arrazoizko” aurrekontuak dira, “buruarekin egindakoak”. Inbertsioetarako dagoen diruarekin, “gura bestekoa ez izan arren”, proiektu politak aurreikusten dira, besteren artean, partaidetza eredu berri bat sortzea, Etxez Etxeko zerbitzua eta Puntu Seguruen sarea indartzea, Gazteleku berritua martxan jartzea, Bizkaiko Bertso Txapelketaren finalaurrekoa eta LH6. mailako ikasleentzako bertsogintza eskolak, Akelarre pelikulan laguntzaile izatea, Bermeoko Erraldoien panpinen proiektuaren hasiera, Padel pista bat, komun publikoa Atalden, Gaztelugatxeko Interpretazio Zentroa, udalaren berrantolaketa prozesuaren bigarren fasea eta Txibitxiagako igogailua.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=20878&cHash=7a225f4932f3242a36805f60c0b31a25

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad