• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bermeoko Udalak Aritzatxuko kantina eta komunak ustiatzeko esleipena abiarazi du

apirila 21, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gure HerriakIruzkinik ez
  • Emakida lehiaketa bidez esleituko da, eta gaur hasi eta maiatzaren 13a bitartean aurkeztu daitezke proposamenak.

Bermeoko Udalak Aritzatxuko kantinaren eta komunen emakida administratiboa esleitzeko deialdia abiarazi du. Gaurtik aurrera aurkeztu daitezke proposamenak, eta maiatzaren 13a izango da horretarako azken eguna. Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udaleko kontratatzailearen profilean egin daitezke eskabideak.

Emakida hau lehiaketa bidez esleituko da, eta hurrengo irizpideak kontuan hartuko dira, ustiapena ahalik eta kalitate-prezio onenean egin dadin:

  • Eskaintza ekonomikoa. Hautagaiek egin beharreko gutxieneko eskaintza 300 eurokoa izango da.
  • Emakidaren objektu diren espazio eta lokalen mantenu eta garbiketa programa.
  • Aritzatxu hondartza dinamizatzeko plana.
  • Proiektuak inguruarekiko duen errespetua.
  • Emakidak urtebeteko iraupena izango du, bi aldi hauek kontuan izanik:
  • 2025eko ekainaren 1etik 2025eko irailaren 30era.
  • 2026ko martxoaren 28tik apirilaren 12ra (Aste Santua).
  • Aritzatxu hondartzako kantinak 12 m2 ditu, komun bakoitzak (bi daude) 6 m2 eta terrazak 30 m2.

Informazio guztia Bermeoko Udalaren webgunean aurkitu daiteke.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21119&cHash=9693b905e13b7109f93e836ba4831f49

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu dute
  • ‘ZURESKU’ eta ‘GARILE’, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketako irabazle nagusiak
  • Bizkaiak Berdintasunerako Lurralde Sarea sendotu du: 12 udalerri berri ditu eta lurraldearen hiru laurden hartzen ditu
  • Benito Lertxundiren eta Jose Angel Irigarairen “Bizkaia maite” abestiak jaso du 2025eko Ohorezko Lauaxeta saria

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad