• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bermeoko Udalak eltxo tigrearen hedapena saihesteko sentsibilizazio kanpaina abiarazi du

ekaina 18, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure Herriak, NaturaIruzkinik ez
  • Enpresei, landa-auzoei eta herritarrei prebentzio neurriak hartzeko eskaera luzatzen zaie, Osasun Publikoko arazo honi aurre egiteko.

Bermeoko Udalak eltxo tigrearen (Aedes albopictus) aurkako sentsibilizazio kanpaina abiatu du, espezie inbaditzaile horren hedapena saihesteko helburuarekin. Udalak uste du herritarren laguntza “ezinbestekoa” dela izurrite hau geldiarazteko, eta prebentzio-neurriak gogorarazi gura ditu.

Eltxo tigrea Asiako hego-ekialdekoa da jatorriz, eta azken urteotan mundu osora hedatu da. Euskal Herrian, 2013tik kontrolpean dago Osasun Sailak, NEIKERek eta udalerriek elkarlanean garatzen duten zaintza-programaren bidez. Gaur egun arte, 70 udalerritan atzeman da, tartean, Bermeon.

Tamaina txikiko eltxoa da (5 mm ingurukoa), eta buruan eta toraxean dituen marka zuriek bereizten dute. Ziztadak mingarriak izan daitezke eta erreakzio handiak sor ditzakete pertsona batzuetan.

Bermeoko Udala duela urte batzuk hasi zen eltxo tigrearen aurkako prebentzio-neurriak hartzen, batez ere, zerbitzu sailean (kale garbiketa, obrak…). Aurten, neurri horiei sentsibilizazio kanpaina gehitu gura izan zaie.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21285&cHash=0c68b0c60d3f28d2f7454bb058740b08

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad