• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bermeoko Udalak eta Ura Gara talde ekologistak bat egin dute zapatuko ‘Let’s Clean Up Euskadi!’ ekimenarekin

maiatza 28, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizartea, NaturaIruzkinik ez
  • Herritarrak animatu gura dira hondakinen garbiketa kolektiboan parte hartzera, ingurumenarekiko kontzientzia indartzeko helburuz.

Datorren zapatuan, maiatzaren 31n, Bermeoko Udala eta Ura Gara talde ekologista elkarlanean ariko dira Let’s Clean Up Euskadi! izeneko ingurumen-garbiketa kanpainan. Ekimen honen helburua da herritarrak hondakinen prebentzioaren eta kudeaketa egokiaren garrantziaz jabetzea, eta modu aktiboan parte hartzea herria garbi mantentzeko bidean.

Let’s Clean Up Euskadi! ekimena Europa mailako Let’s Clean Up Europe! dinamika zabalaren baitan kokatzen da, eta bereziki hondakinak uzteko ohiturari aurre egitea du xede, guztiok sortzen ditugun hondakin horiek saihestu, murriztu eta birziklatzeko beharra azpimarratuz.

Bermeon, 10:00etan jarri dute hitzordua Talako kantinan. Bertan, ongietorria emango zaie parte-hartzaileei, ekimenaren nondik norakoak azalduko zaizkie eta lanerako taldeak osatuko dituzte. Ondoren, taldeetan banatuta, herriguneko lau gune nagusi garbituko dituzte:

  • Tala eta Tonpoi ingurua
  • Kanposantuko atzealdea eta Aritzatxu hondartza
  • Baratz-Eder eta San Martin auzoko berdeguneak
  • Landabaso industriagunea

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21223&cHash=0e19d24ae27bb1aef724d31907e4bd9d

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad