• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bermeoko Udalak Euskaraldiarekin bat egin du, denok elkarrekin euskararen erabilera astintzeko

maiatza 15, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dEuskaraIruzkinik ez
  • Bermeoko arduradun politikoek eta udal langileek Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazteko familia argazkia egin da gaur, Euskaraldiaren lehenengo egunean.
  • Udal langileak protagonista diren 3 bideo labur ere egin dira, sare sozialen bitartez zabalduko direnak.

Bermeoko Udalak oraingoan ere bat egin du Euskaraldiarekin, eta Gure Bihotzaren Taupadak abestiak dioen moduan, guk euskaldunok, elkarrekin mundua alda dezakegu, hitzez hitz. Euskara eginez eta pausoz pauso berreraiki behar dugu euskararen eta gure herriaren etorkizuna.

Udalak gogoratu gura du oraingo honetan, Euskaraldiaren helburu nagusia hizkuntza-ohituren inertziak astintzea eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak eman eta euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak sustatzea dela. Horrez gain, modu kolektibo eta sozial batean, tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta elkarlanean aritzea ahalbidetzen du Euskaraldiak, euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak sortuz.

Euskaraldiaren helburuarekin bat egiten du udalak eta orain arte egindako ibilbidean ikusten den bezala, aurrerantzean ere horretan ahaleginduko da Bermeoko Udala bere eragin eremuan eman ahal dituen urratsez baliatuz.

Horretarako, udalaren inplikazioaz gain, herritarren inplikazioa ere behar da. Euskaraldiak iraungo dituen 11 egunean ez ezik, aurrerantzean ere egun horietan hartutako indarrei eta dinamikei jarraipena emateko deia egiten dugu Bermeoko Udaletik, bai Belarriprest, zein Ahobizi moduan.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21179&cHash=74fa298c00165179fa584991be628104

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad