• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaia Ondarearen Europako Jardunaldien 25. urteurrena ospatzeko prestatzen ari da

martxoa 9, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizartea, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak, programaren koordinatzaileak, hitzaldi-ziklo bat antolatu du martxoan eta apirilean, aurtengo edizioaren gai nagusian sakontzeko: ondare arkitektonikoa

2025ean, Ondarearen Europako Jardunaldien 25. urteurrena ospatzen da. 2001. urtean hasi zenetik, programak urtero gai bat aukeratu du ondarea ikuspegi desberdinetatik ikertzeko.

Programaren lehenengo edizioaren gaia industria-ondarea izan zen; azken edizioan, ostera, bide historikoak eta haien konexioak. Programa garatu den urte guztietan, urrian, ondare materiala eta immateriala herritarrengana hurbiltzen saiatu da, eta horretarako, jarduera ugari eskaini dira, esaterako, bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak eta ibilbide tematikoak. Bizkaiko Foru Aldundia dagoeneko hasi da jardunaldien 25. edizioaren programazioa prestatzen. Urtero bezala, urrian izango da, eta oraingoan gai nagusia ondare arkitektonikoa izango da.

Foru Aldundiak 25 urtez koordinatu ditu Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldiak, eta Europa mailan erreferentea izateaz gain, ekimen garrantzitsuenetako bat da lurraldeko kultura- eta ondare-aberastasuna sustatzeko eta haren balioa nabarmentzeko. Jardunaldien edizio bakoitzean, foru-erakundeak ehundik gora erakunde, elkarte eta eragile kultural eta sozialen lankidetza izan du, eta ekitaldia herritarren partaidetzaren eta sentsibilizazioaren erreferente gisa finkatu da. Urtero, jardunaldiak aukera bikaina dira doako jardueren programa zabal batez gozatzeko: bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, tailerrak eta kontzertuak barne. Jarduera guztiak publiko guztiei zuzenduta daude.

Ondarera hurbiltzeko eredu horren bidez, Bizkaiko historiaren ezagutzan sakondu daiteke, eta etorkizuneko belaunaldientzat gorde behar den legatuaren balioa nabarmendu.

Ondare arkitektonikoa, begirada ugari gai zabal baterako

Joan den otsailaren 4an, Bizkaiko Foru Aldundiak edizio berriaren gaia aurkeztu zuen, eta horretarako, Alberto Santana Kultura Ondarearen Zerbitzuko buruak Ondarea eta arkitektura Bizkaian: ikuspegi berria XXI. mendean hitzaldia eman zuen.

Ondarearen Europako Jardunaldiei buruzko informazio guztia www.ondareabizkaia.eus webgunean kontsulta daiteke.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26651?_News_cur=1&_News_startMonth=2&_News_startDay=3&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=9&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=2&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad