• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaia urrian kulturaz blai bizitzeko prestatzen ari da Ondarearen Europako Jardunaldietako inoizko programaziorik handienarekin

iraila 30, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizartea, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez

Jardunaldien 25 urteak ospatzeko, doako 250 jarduera baino gehiago egingo dira 76 udalerritan. Arkitektura izango da protagonista, eta Kantabria lurralde gonbidatua. Informazio guztia eta erreserbak www.ondareabizkaia.eus webgunean

Urriko hila hurbil-hurbil dugunez, Bizkaia azken prestakizunak egiten ari da Ondarearen Europako Jardunaldien edizio berezi-berezi bati ekiteko; izan ere, aurten jardunaldion 25. urteurrena ospatuko da. «Ondare arkitektonikoa» lelopean, 2025eko programazioa orain arteko zabalena izango da, eta doako 250 kultura-jarduera baino gehiago eskainiko ditu 76 udalerritan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren koordinaziopean, jardunaldietan inplikatu diren 160 entitateek —udalak, museoak eta kultura-eragileak— proposamen sorta zabala diseinatu dute adin guztientzat: bisita gidatuak, tailerrak, erakusketak, ikuskizunak eta partaidetzako jarduerak. Berritasun gisa, edizio honetan Lurralde gonbidatuaren formatua gehitu da, eta Kantabria izango da baterako hainbat jardueraren protagonista.

Hil osoan zehar, herritarrek ondare arkitektonikoaren balioa aztertu ahal izango dute ikuspegi askotatik: baserri tradizionaletatik hasi eta arkitektura industrial eta garaikideraino, lurraldearen nortasuna definitzen lagundu duten auzo eta hiri-espazioetatik igarota. Gainera, Bizkaiko Foru Jauregia ere batuko da jardunaldietara, bere 125. urteurrena dela-eta beraren historia eta arkitektura barrutik ezagutzeko bisitak eskainiko baitira.

Programa osoa eta erreserba-sistema www.ondareabizkaia.eus webgunean daude eskuragarri.

Ondareari buruzko Europako Jardunaldiak, 25 urteko ibilbide etengabea eginda, lurraldeko kultura-ekitaldi nagusietako bat bilakatu dira. Urteak joan eta urteak etorri, lankidetza-sare sendoa eta askotarikoa osatu dute, ondarearen kontserbazioarekin, hedapenarekin eta gozamenarekin konprometitua, ikuspegi moderno, inklusibo eta partaidetzakoa harturik.

Bizkaiko arkitekturari lotutako askotariko jarduerak

Ondarearen Europako Jardunaldietan Bizkaian eskainiko den programa askotarikoa eta aberasgarria izango da. Hala, 76 udalerritan, 250 kultura-jardueratik gora egingo dira, Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatuta.

Bisita gidatuak eta ibilbideak

Programazioaren barruan, historia- eta arkitektura-ondarea ezagutzeko bisita eta ibilbide gidatuen eskaintza zabala egongo da. Gautegiz-Arteagak erromatarrak erakarri zituen harri gorri enblematikoaren ibilbidea eskainiko du, eta Gernika-Lumon, Jai Alai ikusi ahal izango da, arkitekturako maisulana. Ispasterren aukera egongo da euskal baserriaren herria ezagutzeko, Iurretan ibilbide bat egingo da hilerriaren arkitekturan barrena, eta Laukizen bisita gidatuekin ospatuko da Beheko Eskolaren mendeurrena.

Lemoan zementuaren fabrikazio-prozesua ezagutu ahal izango da. Santurtzin bisita gidatuak eskainiko dira San Juan de Dios Ospitalera. Sopuertan meatze-ondare ezkutua ezagutu ahal izango da Sorpresa meategian barrena ibilbide bat eginez, baita eliza modernoak bisitatu ere. Urduñan, arkitekturaren eta horma-pinturaren arteko elkarrizketa sortuko duten ibilbideak egingo dira.

Zeanurin, ferra-tailerra, Errotabarri errota eta Barazarreko jauzi hidroelektrikoaren aztarna arkeologikoak bisitatuko dira. Ugaon, bisita antzeztu baten bidez, XVIII. mendeko obra-maisu nagusi baten historia ezagutu ahal izango da, eta maisu horrek, bertaratutakoen laguntzarekin, Urduña eta Gaztela arteko bide zaharra konponduko du.

25 urte kultura eraikitzen Bizkaian

Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldien etengabeko koordinazioaren 25. urteurrena ospatzen du 2025 honetan. Kultura-programa hori euskal kulturaren arloko ondare-ekitaldi garrantzitsuenetako bat izatea lortu du.

Bizkaiko Foru Aldundiak koordinatutako ahalegin kolektiboak lankidetza-sare sendoa osatu du, eta Bizkaia erreferentziazko ondare-komunitate gisa finkatu du; Europaren onespena ere jaso du.

Edizio bakoitza pertsona askoren ahalegin kolektiboaren emaitza da; gaur egun, 200 eragilek baino gehiagok parte hartzen dute, eta, horrela, kultura-ondarea zabaltzeko, balioesteko eta kontserbatzeko konpromiso kolektibo eta zeharkakoa islatzen da.

Jardunaldiok ondarea babesteko, ikertzeko, zabaltzeko eta kontserbatzeko ekimenak sortzea sustatu dute, eta kezka komun bat partekatzen duten eragile askoren arteko interakzioa sustatu dute: ondare-balioak zaintzea eta zabaltzea.

Edizio bakoitzerako gai desberdin bat proposatu izan denez, ondarearen ezagutzan sakondu ahal izan da hainbat ikuspegitatik: tipologiak, testuinguru historikoak, sortzaileen pentsamoldea eta ondarea kontserbatzearen garrantzia. Gaien hautaketa horrek ondarearen kontzeptuaren beraren eta hura osatzen duten elementuen bilakaera islatu du. Orain ohikoak diren kontzeptuak, hala nola ondare immateriala, paisaia, lurraldea eta ondare-komunitateak, ezezagunak ziren duela 25 urte.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/27080?_News_cur=1&_News_startMonth=-1&_News_startDay=0&_News_delta=6&_News_startYear=0&_News_endYear=0&_News_endDay=0&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=-1&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad