• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiak 24,8 milioi euro baino gehiago bideratu ditu aurten, 15 udal egoitzatan hitzartu diren 587 plaza finantzatzeko

urtarrila 16, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, GizarteaIruzkinik ez

Foru Aldundiak mendetasun-egoeran dauden adinekoei arreta emateko konpromisoa sendotu egiten du, EUDELekin eta udalekin lankidetzan. Hitzartutako plazetatik 70 bizikidetza-unitateetan daude.

Aurten, Bizkaiko Foru Aldundiak 24,8 milioi euro baino gehiago erabiliko ditu II. eta III. mendekotasun-gradua aitortua duten adinekoak zaintzeko hitzarmena duten 587 plaza  finantzatzearren. Plaza horiek udal titulartasuneko 15 egoitzatan banatzen dira, eta EUDELekiko lankidetzarako esparru-akordioan sartuta daude.

Gobernu Kontseiluak dagoeneko onartu ditu Getxo, Santurtzi eta Zallako udalekin sinatutako hitzarmenak, adinekoentzako udal-egoitzen titularrak baitira. Gainera, ostegun honetan bidea eman zaie Arratiako Mankomunitatearekin eta Basauriko, Sestaoko nahiz Zeanuriko udalekin sinatutako hitzarmenei.

Datozen asteetan sinatuko dira oraindik egiteke baina izapidetze-prozesuan  dauden hitzarmenak, honako udal hauekin: Bermeo, Dima, Erandio, Forua, Ondarroa, Urduña, Orozko eta Otxandio.

Plaza horiek mantentzeko inbertsioa 24.828.947 eurokoa da guztira, eta horrek agerian uzten du Aldundiak mendetasun-egoeran dauden adinekoen ongizatearekin duen konpromisoa.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26521?_News_cur=1&_News_startMonth=0&_News_startDay=13&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=19&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=0&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu dute
  • ‘ZURESKU’ eta ‘GARILE’, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketako irabazle nagusiak
  • Bizkaiak Berdintasunerako Lurralde Sarea sendotu du: 12 udalerri berri ditu eta lurraldearen hiru laurden hartzen ditu
  • Benito Lertxundiren eta Jose Angel Irigarairen “Bizkaia maite” abestiak jaso du 2025eko Ohorezko Lauaxeta saria

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad