• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiak 400.000 euro baino gehiago bideratuko ditu Kultura Ondare Higiezina birgaitzeko eta ikerketa arkeologikoak sustatzeko

apirila 3, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizartea, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldean arkeologia- eta paleontologia-ikerketetarako dirulaguntzen deialdi bat onartu du, 80.000 euro guztira. Eta, bestetik, 350.000 euroko dirulaguntzak, balio historikoak eta arkitektonikoak zaintzeko, kultura-intereseko eraikinak zaharberrituz eta kontserbatuz.

Bizkaiko Foru Aldundiak bi dirulaguntza deialdi onartu ditu, lurraldearen balio historiko eta arkitektonikoak zaintzen laguntzeko. Guztira 430.000 euro dira, bi deialditan banatuta.

Lehenengoak 80.000 euroko partida du, eta bere helburua da Bizkaiko ondare historiko-kulturala kontserbatu, ezagutzera eman eta kudeatzea, ikerketak sustatuz, aztarnategi arkeologikoak babestuz, eraikuntza historikoak aztertuz eta dokumentatuz, eta ezagutarazten lagunduz.

Era berean, foru-erakundeak sostengatu nahi ditu ikerketa arkeologikoaren eremuan dihardutenak, eremu hori funtsezkotzat jotzen baita Bizkaiko ondare historikoa balioesteko. Besteak beste hauek dira diruz lagun daitezkeen jarduerak: prospekzio arkeologikoa, indusketa, zundaketa, labar-artearen azterketa, kontrol arkeologikoa, azterketa estratigrafikoa eta jarduera paleontologikoak.

Bigarren deialdiaren (350.000 euro) helburua, berriz, Bizkaiko kultura-ondare higiezinaren zaharberritzea, kontserbazioa eta sendotzea sustatzea da, eta, horrela, ondare horren balio historiko eta kulturalen babesa bermatzea.

Bi dirulaguntzetarako eskabideak aurkezteko epea apirilaren 11tik 30era egongo da zabalik. Erakunde interesdunek Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez izapidetu ahal izango dituzte eskabideak (www.ebizkaia.eus).

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26730?_News_cur=1&_News_startMonth=2&_News_startDay=31&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=6&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=3&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad