

Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailak 1,2 milioi euroko laguntza-lerroa du, udalek beren HAPOak berrikusi, egokitu eta behin betiko onartu ahal izan ditzaten. 2024an, sei udalerrik berrikusi dute beren plangintza Lurralde Kohesioaren Arloak gainbegiratuta, eta beste 38 egokitzapen-prozesuan daude.
2024an Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailak Bizkaiko udalerri hauei laguntza eman die, hiri antolamendurako sei plan orokor berrikusteko eta behin betiko onartzeko: Ugao-Miraballes, Gorliz, Mendexa, Gordexola, Berriatua eta Forua. Sei HAPO berri horiekin batera, kontuan hartu behar dira aurreko ekitaldian onartutako beste lau udalerri hauetakoak: Markina-Xemein, Nabarniz, Zeberio eta Ispaster.
Dirulaguntzetarako planak 650.000 euro izan zituen 2020an; 2021ean, 750.000 euro; eta 2022tik, milioi bat euroko aurrekontua egin zen hurrengo ekitaldietarako. Hala ere, 2025ean zehar udal gehiagoren plangintzak egokitu daitezen bultzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki du kopuru hori areagotzea, eta 1,2 milioi eurora iristea. Udal bakoitzak 40.000 euro jaso ditzake urtean; kopuru hori ere handitu egin da 2022tik, urte horretan ezarri baitzen gehienekoa 30.000 eurokoa izan zedila.
Baliabide-eskasia, aurrekontu-urritasuna, alkatetza-aldaketak berak eta udal-ereduaren ikuspegi kontrajarriak eragozpenak dira, eta badakigu korporazio txikiek oztopo horiek dituztela. Izan ere, legeak berak ezartzen du prozesu zorrotz eta neketsua, pertsona guztien partaidetza bermatzeko eta administrazio guztien informazioa jasotzeko. Jakin badakigu prozesu zaila dela, eta horrexegatik jartzen dugu gure ahalegin guztia haiekin batera burutzeko, azaldu du Carlos Alzagak.
HAPO tresna garrantzitsua da edozein udalerrirentzat, udalerriaren tamaina gorabehera; izan ere, udalerriaren azaleraren eta espazioen erabileren diseinua eta plangintza bermatzen ditu. Horrela, herritarren bizi-kalitatea hobetzeaz gain, hiri-garapenaren iraunkortasuna errespetatu egiten da.
Gaur egun, 27 udalerrik lortu dute plangintza orokorra berrikustea eta egokitzea: Ajangiz, Arratzu, Arrieta, Aulesti, Berriatua, Ea, Elantxobe, Forua, Gordexola, Gorliz, Ispaster, Larrabetzu, Loiu, Mallabia, Markina-Xemein, Mendexa, Meñaka, Morga, Mundaka, Minitibar-Gerrikaitz, Nabarniz, Otxandio, Sondika, Ugao-Miraballes, Zaldibar, Zaratamo y Zeberio.
Beste 38 egokitzapen-prozesuaren beste fase batzuetan daude: Alonsotegi, Amoroto, Arakaldo, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bakio, Barrika, Bedia, Berriz, Errigoiti, Etxebarria, Fruiz, Galdames, Gamiz-Fika, Garai, Gatika, Gautegiz-Arteaga, Igorre, Iurreta, Izurtza, Kortezubi, Lemoa, Lemoiz, Lezama, Mañaria, Maruri-Jatabe, Mendata, Murueta, Muxika, Orduña, Orozko, Sopuerta, Sukarrieta, Urduliz, Zamudio y Zierbena.
17 udalerri hauetan, ordea, izapideak hasi barik daude: Arrankudiaga, Artzentales, Busturia, Dima, Ereño, Gizaburuaga, Güeñes, Ibarrangelu, Karrantza, Lanestosa, Laukiz, Plentzia, Turtzioz, Ubidea, Usansolo, Zeanuri y Ziortza.