• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiak «A ze marroia / El gran marrón» kanpaina aktibatu du hondakin organikoa zuzen bereizi dezagun

abendua 10, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dNaturaIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailari atxikitako Garbiker sozietate publikoaren bidez, «A ze marroia» kanpaina jarri du abian, edukiontzi marroiko hondakin organikoaren gaikako bilketa areagotzeko. Kanpainako karabanak urtarrilaren 19an ekingo dio bideari, eta maiatzaren 17an amaitu. Bidean, oraindik zehaztu ez diren lurraldeko 30 udalerri bisitatuko ditu.

Ibilbidea hasi aurretik, kanpaina zenbait gune eta formatutan egongo da, hala nola Umeen Gabonetako Parkean (UGP). Hor, haurrentzako tailerrak eta HORECA kanalera bideratutako ekintza espezifikoak antolatuko dira, sentsibilizazioaren irismena indartuta.

Ingurumeneko erronka giltzarria: hondakin organikoaren zirkulua ixtea

Bizkaiak urterik urtera aurrera egin badu ere, errefusaren edukiontzietan uzten diren hondakinen % 40 inguru organikoak dira oraindik ere, batez ere janari-hondarrak. Hala ere, halakoak edukiontzi marroian utzi behar dira, tratamendu egokia eman dakien. Gaur egun, material horri balio energetikoa ematen zaio, elektrizitatea sortzeko; baina helburua da zirkulua ixtea eta kalitateko konpost bihurtzea lurraldean bertan erabil ahal izateko.

2024an, 11.354 tonako maximo historikora iritsi da hondakin organikoen bilketa, hau da, aurreko urtean baino % 5 gehiago bildu da. Hala ere, etorkizunerako erronka handia da: jatorrian bereizitako kantitatea bostez biderkatzea, eta gaur egungo 12.000 tona ingurutik 2030ean 60.000 tona ingurura igarotzea. Horraino heltzeko, herritarrek ohiturak aldatu behar dituzte, eta horregatik egin du kanpainak bere apustua estrategia dibertsifikatuaren eta orotariko sektorearen alde.

Kanpaina hurbila, ibiltaria eta denontzat egokia

«A ze marroia» karabana Bizkaiko 30 udalerritan ibiliko da ekintza sorta bat antolatzen. Antolatuko dituen lehiaketetan, herritarrek probak egingo dituzte egiaztatzeko zenbat dakiten hondakin organikoak bereizi eta kudeatzeaz. Gainera, informazioa emango du udal asko edukiontzi marroia identifikatu eta ixteko ezartzen ari diren sistemei buruz, atxikitze-prozesua erraztu nahi du eta. Horretarako, Garbiker badabil inplikatuta dauden udalerriekiko lankidetzan.

Gazteak ere izango dira protagonista: 20 ikastetxetako bisitaldietan, jarduera dinamikoak egingo dira, hala nola errealitate birtualean murgiltzeko esperientziak eta txikitatik ondo bereizten ikasteko diseinatutako prestakuntza-lehiaketak.

Bestalde, ostalaritzako sektorerako (HORECA) sentsibilizazio-ekintza bereziak antolatuko dira, kontuan hartuta bai establezimenduak bai bezeroak, eta dibulgazio-materiala banatuko da.

Kanpaina osatzeko, sare sozialetako eduki eta ekintzak egingo dira, eta kontsultarako tresna digital erraz bat jarriko da eskura, edukiontzi marroiaren erabilerari buruzko zalantzak argitzeko.

Aldundiak bultzatutako ekintza osagarriak

Kanpaina horretaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiak jarduera batzuk sustatu ditu, behar den gaitasuna bermatzearren; izan ere, hondakin organikoaren bilketa aurreikusitako moduan handituz gero, dena tratatu beharko da.

Alde horretatik, Metabarri biometanizazio-instalazioa eta eskualdeetako instalazioak (Getxokoa, adibidez) jarri dira abian, lurraldeko biohondakinak kudeatzeko sistemaren efizientzia eta jasangarritasuna hobetu nahian, hondakinak tratatzeko eta konposta sortzen den eremuan bertan aplikatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak, EEE – Energiaren Euskal Erakundeak eta PreZero enpresak sustatuko dute Metabarri, Artigasko ekoparkean egongo da, eta funtsezko azpiegitura izango da Bizkaiko hondakin organikoen kudeaketa jasangarrirako. Instalazio horrek 8.300 metro koadroko azalera edukiko du, eta 21 milioi euroko inbertsioa. Hor, gas berriztagarria sortuko da, edukiontzi marroiko hondakin organikoaz baliatuta, eta, horrela, erantzuna emango zaio datozen urteetarako aurreikusi den gaikako bilketaren gorakadari. Proiektuaren obra zibila martxoan hasita, gaur egun, lanak aurrera doaz eta epeak betetzen ari dira.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad