• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiak abeltzaintzako kontzentrazioak eten dauz dermatosi nodularra prebenitzeko

urria 27, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, NaturaIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak bertan behera itxi dauz, azaroaren 30era arte, abeltzaintza-azoka eta -kontzentrazino guztiak, txakurrenak eta katuenak izan ezik, dermatosi nodularra ez hedatzeko. Neurria gaixotasunaren bilakaeraren arabera barrikusiko da eta lurraldeko behi-aziendaren osasuna babestea dau helburu.

Bizkaiko Foru Aldundiak aldi baterako eteten dauz lurraldeko abeltzaintzako azoka eta kontzentrazino guztiak, txakurrekaz eta katuekaz lotutako jardueren kasuan izan ezik, dermatosi nodular kutsakorraren hedapena prebenitzeko neurri gisa. Sektoreagaz egindako bilera baten ondoren adostu dan erabaki honen helburua Bizkaiko behi-azienda babestea da.

Azken asteetan dermatosi nodularraren 17 foku atzeman dira Katalunian, eta, ondorioz, Kantabriak, Asturiasek eta Nafarroak antzeko murrizketak ezartzea erabaki dabe.  Egoera honetan Bizkaiko Foru Aldundiak egokitzat jotzen dau prebentziozko etete bat aplikatzea; etete honek, hasiera batean, azaroaren 30era arte iraungo dau eta gaixotasunaren bilakaeraren arabera luzatu ahal izango da.

Gaur, Aldundiak deituta, bilera informatibo bat egin da abeltzaintza-elkarteekaz, ENBA eta EHNE nekazaritza-sindikatuekaz, LORRA kudeaketa-zentroagaz eta ustiategiko albaitariekaz, ekintzak koordinatzeko eta sektoreko zalantzak argitzeko.

Neurriak abereen azoka, lehiaketa, ekitaldi eta ganaduen parte-hartzea daben herri kiroletako proba guztiei eragingo deutse, besteak beste, Zamudioko Limousin arrazako Euskadiko Txapelketari eta Zugaztietako Tokiko Abeltzaintza Azokari; azken hauek baimena emoten dauen jakinarazpen barrira arte atzeratu beharko dira. Halaber abereen mugimenduak kontrolatzeko neurriak hartu dira, ganaduen garraioen mugimenduen zaintza eta desinfekzinoa indartuz.

Zer da dermatosi nodular kutsakorra?

Dermatosi nodular kutsakorra behi-aziendari eragiten deutson gaixotasun birikoa da. Insektuen ziztadagaitik transmititzen da batez be, eta noduluak sortzen dauz azalean, sukarra eta produkzio-jaitsiera eraginez. Ez deutso inolako arriskurik eragiten giza osasunari eta ez deutso eragiten animalia-jatorriko produktuen kontsumoari.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad