• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du

abendua 15, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dNaturaIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak Energia Jarduketen Foru Plan berria onartu du,  zeina funtsezko tresna izango baita administrazio publiko eraginkorrago eta jasangarriago baterako trantsizioan sakontzeko. Planak datu adierazgarri bat dauka: foru-sektoreak bere energia-kontsumoa % 6 murriztea lortu du, hau da 6,2 milioi kW h aurreztu dira oinarri-urtearekin alderatuta (2016-2018ko batezbestekoa). Aurrerapen horrek egiaztatzen du azken urteetan ezarritako neurriak eraginkorrak izan direla, eta EAEko araudiak ezarritako helburura iristeko bidea erakusten du: 2030erako % 35eko murrizketa lortzea.

Planaren abiapuntua energia-diagnostiko xehatu bat da, eta haren bidez, eraikinen, instalazioen, ibilgailu-parkeen eta Bizkaibusen kontsumoek 2016 eta 2024 urteen artean izan duten bilakaera aztertu nahi da. Gaur egun, honako hauetarako 352 hornidura-gune eta 371 instalazio daude: argiteria publikoa, bide-azpiegiturak, hondakinen kudeaketarako azpiegiturak edo datuak prozesatzeko zentroak. Datuek aurrerapen garrantzitsuak egon direla erakusten dute; izan ere, energiaren kontsumoa murriztu da Aldundiaren eraikinetan (% 24), ibilgailuen parkean (% 15), Euskalduna Jauregian (% 20) eta Aparkabisan (% 30). Bizkaibusen ere nabarmen hobetu da energiaren kontsumoa (% 8ko murrizketa), nahiz eta autobusen elektrifikazio-prozesuari esker zerbitzua handitu; dena den, Bizkaibusen datuak ez dira kontuan hartzen 4/2019 Legearen ondorioetarako. Oro har, gaur egun kontsumoa, guztira, 97,8 milioi kW h-koa da, eta 2030erako 65,5 milioikoa izatea espero da.

Plan horren bidez, Bizkaiak Jasangarritasun Energetikoari buruzko Legearen betebeharrak betetzen ditu. Lege horrek honako hauek eskatzen ditu: kontsumoen inbentario osoak; auditoretza eta ziurtagiri energetikoak; horniduren kontrol telematikoa; instalazioen eta ibilgailuen berrikuntza eraginkorra; 2030ean kontsumoaren % 32, gutxienez, estaltzeko gai diren energia berriztagarriak ezartzea, eta aldizkako prestakuntza-, sentsibilizazio- eta ebaluazio-jarduerak. Planak bat egiten du, halaber, Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Lege berriarekin, zeinak 2030erako emisioak % 45 murriztu eta 2050erako neutraltasun klimatikoa lortu nahi baitu, klimaren aldagaia plangintza osoan txertatuz.

Konpromiso horiek lortzeko, Energia Jarduketarako Foru Planak 23 neurri zehatz ezarri ditu Aldundiaren egitura osorako, besteak beste:  barne-koordinazio indartua, inbentarioen zentralizazioa, langileen prestakuntza, energia-auditoretzak, eraikinen birgaitzea eta hobekuntza, argiztapenaren eta klimatizazioaren modernizazioa, monitorizazioa eta energia berriztagarriak ezartzea, errepideen eraginkortasuna, ibilgailu-parkearen elektrifikazioa, mugikortasun jasangarria sustatzea eta kontratazioan eta aurrekontuetan irizpide energetikoak sartzea. Jarduketa bakoitzak arduradunak, egutegia eta aurrekontu zenbatetsia ditu.

Gainera, planak partaidetza-prozesu bat egin du foru-langileekin eta herritarrekin. Prozesu horretatik, 901 barne-galdetegi eta 1056 ekarpen gehigarri jaso dira, eta parte-hartzaileen proposamenak jardun-ildoen diseinuan sartu dira.

Bizkaia dagoeneko aldatzen ari den klima baterako prestatzen ari da

Bizkaiak bere ibilbide-orria definitu du ageriko erronka baten aurrean: Euskadiko berotegi-efektuko gasen emisioen % 51 Bizkaian gertatzen da, eta 2005etik gas-emisio horiek % 25-38 inguru murriztu diren arren, igorpen handiena egiten duten sektoreek -en ergia ( % 44), garraioak ( % 26) eta industria ( % 17)- jarraitzen dute beharrezko deskarbonizazioaren erritmoa ezartzen.

Estrategiak CO2-ren xurgapenen bilakaera ere identifikatzen du: Bizkaiko baso eta lurzoruek hustuleku gisa jarduten dute, eta urteko balioak 0 – 1.041 kilotoi garbi CO2 izan dira. Hala ere, ikusten da 2005etik xurgatzeko gaitasuna pixkanaka galdu dela, eta horrek esan nahi du ekosistemak babesteko eta leheneratzeko premia handia dagoela.

Klimaren diagnostikoak berresten du lurraldean dagoeneko inpaktu handiak gertatzen ari dela: 1971 eta 2016 urteen artean, batez besteko tenperatura 1 ºC baino gehiago igo da, eta egun bero, gau tropikal eta bero-bolada gehiago daude eta egun hotz gutxiago. Prezipitazioetan aldaketak daude urtaroaren arabera, eta gero eta aldi gehiago eta luzeagoak daude euririk gabe. Horren ondorioak dira nekazaritza- eta baso-errendimendua murriztea, uholdeak izateko arrisku handiagoa edo osasunean zuzeneko ondorioak izatea, esaterako, bero-kolpeak edo gaixotasun kronikoak larriagotzea.

Testuinguru horretan, Bizkaiak helburu argiak dauzka, EAEko eta Europako araudiarekin bat eginda: 2030erako, lurraldeak emisioak % 45 murriztea lortu behar du, 2005eko datuekin alderatuta; energiaren azken kontsumoaren % 32 berriztagarria izatea, eta energia-kontsumo osoa % 12 murriztea, 2021ekoarekin alderatuta. 2050erako helburuak dira klima-neutraltasuna lortzea, erresilientzia handitzea eta klima-aldaketaren inpaktuek lurraldearen ongizateari, osasunari eta jarduera ekonomikoari kalte egiten ez dietela ziurtatzea.

2050erako Bizkaiko Klima Estrategiaren ikuspegiaren arabera, Bizkaia emisiorik gabeko lurraldea izan eta klimaren arriskuetara prestatuta egongo da; halaber, ekosistema babestuak eta lehengoratuak, mugikortasun jasangarria, karbono-emisio gutxiko sektore ekonomikoak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzen duen trantsizio energetikoko ikusmoldea izango ditu lurraldeak.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad