• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiak dei egiten du uda honetan bere historia ezagutzera Ibilbide Historikoen bitartez

uztaila 1, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure Herriak, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez

Modu desberdin eta paregabea lurraldearen ondare-aberastasuna ezagutzeko, arkeologia, natura, kultura eta tradizioa uztartzen dituzten ibilbideekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako ibilbide historikoen 15. edizioak esperientzia bat proposatzen du uda honetan, bisita gidatuen programazio oso baten bidez, lurraldearen historian sakontzeko. Ekainetik irailera, Bizkaia beste begirada batekin zeharkatu ahal izango da, ondare-balio handiko inguruak ezagutuz, paisaia, kultura eta ikerketa historikoa uztartzen dituzten ibilbide tematikoen bidez.

Lea eta Barbadun ibaietako ibilguen inguruko burdinaren kultura-paisaiak ezagutzeko ekainean egindako burdinoletako ibilbibideen ostean, uztailean bisitaldi-multzo berri bati ekingo zaio, lurraldeko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuen inguruan. Urdaibai Biosfera Erreserbari protagonismo berezia emango zaio, eta Basauriko Finagako Kultura Multzoa berritasun gisa txertatuko da. Sei ibilbideren bitartez, Ibilbide Arkeologikoek Neolitikotik Erdi Arora bidaiatzeko aukera emango dute, Arrolako oppiduma, Foruko Herrixka Erromatarra, Tribisburuko Nekropolia, Ereñozarreko Gaztelua, Katillotxuko Estazio Megalitikoa edo Finaga bezalako parajeak bisitatuz, errealitate birtuala, paisaiaren interpretazioa, biologoek eta hizkuntzalariek emandako azalpenak eta zeinu-hizkuntzako bisitak barne.

Irailean, Bizkaiko Zin-bidearekin emango zaio amaiera programazioari, hau da, Bizkaiko jaunak Foruak zin egiten zituen tokietatik egindako ibilbidearekin. Ibilbideak Bilbo, Gernika eta Bermeo batzen ditu, eta oinez egin daiteke, hiru etapatan, edo autobusez, jardunaldi bakar batean, Bizkaiko ondare historiko eta nortasun politikora hurbilduz.

Ibilbide Historikoen programazio osoa eskuratu ahal da www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean, 688 856 689 telefonoaren bidez edo ibilbideak@bizkaia.eus helbide elektronikoaren bidez.

Uda honetan Bizkaia zeharkatu jatorritik hasita, eta bere historia ezagutu ondare paregabearen bidez.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26943?_News_cur=2&_News_startMonth=5&_News_startDay=30&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=6&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=6&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad