• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du bertako 45 museoen aberastasuna ikusarazteko jardunaldi batean

maiatza 16, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizartea, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez

Aurten, Bizkaian, Museoen Nazioarteko Eguna programazio berezi batekin ospatuko da. Doan sartu ahal izango da Bizkaiko museo gehienetan, aire zabaleko gaikako tailerrak egingo dira, eta aukera paregabea izango da lurraldeko 45 museoak egun bakar batean bisitatzeko. Ekimenari buruzko informazio guztia eta Bizkaiko museo-eskaintza museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin, “Bizkaia, museoz museo: hamaika aukera” lelopeko jardunaldi berezia eginez. Bizkaiko Foru Aldundiak eta lurraldeko hainbat museotako ordezkariek herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte Bizkaiko museo-ondarearen aberastasuna eta aniztasuna aurkitzera.

Foru-erakundeak bultzatutako ospakizuna Abandoibarran izango da (Evaristo Churruca kaiko gunean), Bilbon, 11:00etatik 19:00etara. Hor, espazio berezi bat antolatuko da lurraldeko 45 museoetan zeharreko ibilbidearen ikus-en tzunezko obra batez gozatu ahal izateko. Gainera, bertaratutakoei Bizkaiko museo-eskaintzari buruzko informazio-materialak emango zaizkie.

Ospakizun hau gonbidapen ireki bat da, hau da, denok daude gonbidatuta museoak aurkitzera, gure historiaren, artearen eta kulturaren esparruan ikasteko, inspiratzeko eta konektatzeko guneak diren aldetik. Aukera paregabea da herritar guztiak ondarera hurbiltzeko eta museoen eginkizuna berrindartzeko, denontzako toki biziak eta irisgarriak dira eta.

Museoen Nazioarteko Eguna

Museoen Nazioarteko Egunaren (MNE) helburua da ohartaraztea museoak kultura-trukerako, kulturak aberasteko eta herrien arteko elkar ulermena, lankidetza eta bakea garatzeko bitarteko garrantzitsuak direla. Duela 40 urte baino gehiago maiatzaren 18an MNE ospatzeko antolatzen hasi ziren ekitaldi eta jarduera hauek egun bat, asteburu bat edo aste osoa ere iraun dezakete.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26822?_News_cur=1&_News_startMonth=4&_News_startDay=12&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=18&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=4&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad