• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiko Foru Aldundiak 10.000 haritz-landare baino gehiago banatuko ditu udalerrien artean Zuhaitzaren Munduko Eguna ospatzeko

martxoa 20, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizarteaIruzkinik ez

Foru Aldundiak bultzatzen duen Haritza izeneko proiektuaren barruan sartzen da ekimen hau. Europar Batasunaren laguntza du, EGEF Programaren bidez. Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak Quercus robur (bertoko haritza) espezie autoktonoaren landareak eskaini dizkie udalei. Helburua da haritzek berreskuratzea urteetan zehar Bizkaiko basoetan galdu duten espazioa.

Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin du Zuhaitzaren Munduko Egunarekin. Urtero ospatzen da, martxoaren 21ean, eta Aldundiak 10.000 haritz-landare baino gehiago banatuko ditu nazioarteko hitzorduarekin bat egin nahi izan duten udalerrien artean. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen Haritza proiektuaren barruan sartzen da ekimen hau. Europar Batasunaren laguntza du, EGEF Programaren bidez.

Basoberritzeak egitea ardatz dituzten dibulgazio- eta ospakizun-jardueretan laguntzeko, Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak Quercus robur (bertoko haritza) espezie autoktonoaren landareak eskaini dizkie Bizkaiko udalerrietako udalei, nazioarteko hitzorduaren harira egiten diren landaketetan erabil ditzaten.

Bilketa-prozesua

2022ko udazkenean, bertoko haritzen ezkur ugari bildu ziren Bizkaian, Haritz proiektua garatzeko behar ziren landareak ekoizteko. Bertoko haritzaren ezkurra udazkenean heltzen da, normalean urrian. Heldu, eta lurrera erortzen denean, ereiteko moduan dago. Bilketa egiteko hariztiak Eusko Jaurlaritzako hazien zerbitzuak aurrez aintzatetsi eta ziurtatutako partzelak dira. Kalitate onekoak direlako eta osasun-egoera onean daudelako lortu dute ziurtagiria (hazitegi-unadak).

Bizkaian, bi hariztitan egin da bilketa. Haziak Basalanek kudeatzen duen Martintxune mintegira eraman ziren. Han, bildutako haziak garbitu, eta haietako batzuk hautatu ziren, akatsak edo usteldurak zituztenak baztertu ondoren. Hautatutako haziak negutegi batean erein ziren baso-albeoloetan (zohikatzez betetako loreontzi txikiak dira). Bertan, hazten jarraitu dute, behar zuten urari eta ongarriari esker, eta birlandatzeko tamaina egokira iritsi arte: 80 eta 120 cm artean.

Ekimen honen bidez, haritzek urteetan zehar Bizkaiko basoetan galdu duten espazioa berreskuratzea sustatzen da.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26686?_News_cur=2&_News_startMonth=2&_News_startDay=17&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=23&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=2&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad