• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak 303 milioi euroko inbertsioa bultzatuko dute Busturialdea-Urdaibai eskualdearentzat

uztaila 18, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gure HerriakIruzkinik ez

Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobek lurralde-kohesioarekiko eta eskualdeen arteko orekarekiko konpromisoa nabarmendu du bere agintaldiko lehentasunezko ardatz gisa, eta iragarri du eskualde horrentzako Eskualdeko Plan Estrategikoak 13 proiektu eragile jasotzen dituela, 78,4 milioi euroko inbertsioa ekarriko dutenak, eta horiei beste 225 gehitu behar zaizkiela, zeinak dagoeneko esleituta baitaude Busturialdea-Urdaibai eskualdearen garapena bultzatuko duten beste proiektu estrategiko osagarri batzuk gauzatzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiarentzat lurralde-kohesioa eta eskualdeen arteko oreka lehentasun nagusietako bat dira.

Euskadiko Parke Teknologikoaren Bilboko Campuseko lehen eraikinaren lehenengo harria kokatzeko ekitaldia, non Zorrotzaurren garatuko den proiektuaren aurkeztuko duten, bertan ezarriko diren enpresen ordezkariekin batera.

Parte hartzaileak:

  •  Imanol Pradales, Lehendakaria
  •  Elixabete Etxanobe, Bizkaiko Ahaldun Nagusia
  •  Juan Mari Aburto, Bilboko Alkatea

Busturialdea-Urdaibai eskualdeak 303,4 milioi euroko inbertsioa jasoko du, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker. Hala iragarri du gaur Bizkaiko ahaldun nagusi Elixabete Etxanobek, Ekonomia Sustatzeko foru-diputatu Ainara Basurkok eta Eusko Jaurlaritzako Koordinazio Estrategikoko zuzendari Aimar Ricok ere parte hartu duten prentsaurrekoan. Agerraldia Gernikako elkartegian egin da, Eskualdeko Plan Estrategikoaren (EPE) talde eragilearen hirugarren bileraren ostean. Talde horretako kide dira foru-gobernua, Eusko Jaurlaritza eta eskualdeko hogei udalerriak: Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26990?_News_cur=1&_News_startMonth=6&_News_startDay=14&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=20&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=6&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad