Orotariko proposamen aberasgarri horretan, familiako guztientzako jarduerak, historia, artea eta natura uztartzen dituzte Bizkaiko museo eta foru-aretoek.
Bizkaiko Foru Aldundiak bertakoak eta bisitariak gonbidatzen ditu udarako kultur proposamen handi horretaz gozatzera eta museo- eta ondare-espazio enblematiko guztietako jarduerak, erakusketak eta bisita gidatuak egitera.
Kultur programa Bizkaiko eskualde batean baino gehiagotan garatuko da, esaterako, Muñatones Gazteluan (Muskiz), El Pobaleko Burdinolan (Muskiz), La Encartada Fabrika-Museoan (Balmaseda), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Txakolin Museoa – Txakolingunea (Bakio), Omako Basoa (Kortezubi). Rekalde Aretoa (Bilbo), Ondare Aretoa (Bilbo) eta Arkeologia Museoa (Bilbo).
Jarduerei, ordutegiei eta tarifei buruzko informazio guztia hemen dago: bizkaikoa.bizkaia.eus webgunea.