• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Busturiako udalak hasierako onarpena emon deutso 2025erako aurrekontuari, “aurrekontu errealista eta arduratsua, inbersino praktiko eta beharrezkoekaz”

otsaila 3, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gure Herriak, Uncategorized @euIruzkinik ez

Busturiako Udaleko Osoko Bilkurak, joan dan abenduaren 18an, 2025erako 2.188.566,33 euroko aurrekontua onartu eban hasiera batean, EH Bilduren kontrako botoekaz. EAJ-PNVko gobernu-taldeak asmo handiko planteamendu ekonomiko batean lan egin dau, eta, etorkizunari begira, Busturiako herritarrek adierazitako beharrei erantzuten deutse. Helburua da kudeaketa eraginkorrari estaldura emotea, zerbitzuak hobetzeko, irisgarritasunari dagokionez be hirigintza ordenatua eta orekatua garatzeko, dinamismo sozioekonomikoa eta kulturala bultzatzen jarraitzeko eta bizi-kalidadea hobetzeko.

“Udal saneatuagaz, udalaren diru-sarreren zati bat heredautako udal-zorra kitatzeko erabili behar izan ondoren, 2025erako aurrekontuan epe labur, ertain eta luzean geure ibilbidean aurrera egiten jarraitzeko aukera emongo deuskun kudeaketa bat garatzeko baliabideak aurreikusi doguz, gure programan proposatu gendun garapen-ildoagaz eta bizilagunek helarazi deuskuguzen behar eta asmoekin bat etorriz, haiei entzun eta zor baiteutsegu”, nabarmendu dau Aitor Aretxaga Busturiako alkateak.

2025eko aurrekontua 2.188.566,33€-koa da, eta hortik 203.159.97€-ko inbersino erreala bideratzen da, gure bizilagunen egunerokotasuna hobetzeko, Busturia guztiontzako leku irisgarri bihurtzeko eta zerbitzuak bermatzeko. 71.948 euro bideratzen dira Gizarte Zerbitzuen Mankomunidadera, gehien behar dabenak zaintzea lehentasuna dalako; 8.282 euro euskararen erabileraren normalizazinoa sustatzen dauen UEMArentzat (Udalerri Euskaldunen Mankomunidadea); eta 14.712 euro Urremendirentzat, gure udalerrian eta eskualde osoan egiten diran proiektuetarako.

https://www.busturia.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250126_Aurrekontuak2025.aspx

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad