• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Busturialdea-Urdaibaiko Plan Estrategikoaren erakundearteko talde eragilearen bigarren bilera

otsaila 27, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gizartea, Gure HerriakIruzkinik ez

Aurreikusita dago Eskualdeko Plan Estrategikoa aurtengo udaberrian onartzea, eta proiektu eragileen kopurua mugatua izango da

Gaur arratsaldean, Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoaren talde eragilearen bigarren bilera egin da Gautegiz-Arteagako Urdaibai Bird Centerrean. Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta inguru horretako hogei udal daude talde horretan.

Taldearen bigarren topaketak 20 proiekturen atariko zerrenda bat aurkezteko balio izan du. Izan ere, proiektu horiek eragile izan daitezke eta eskualdeko erronkei eta beharrizanei aurre egiteko gaitasun eraldatzailea dute. Proiektu horien sorreran hauek daude: hasierako diagnosi-fasea, udalekiko eta inguruko beste eragile garrantzitsu batzuekiko elkarrizketak, Eskualdeko I. Partaidetza Foroa -abenduan izan zena-, eta herritarren parte-hartzea.

Inguruko udalerrietako 400 pertsonak baino gehiagok erantzun dute lineako galdera-sorta, eta adierazi dituzten ideia, hobespen eta ekarpenek gaur aurkeztutako atariko zerrenda hori aberastuko dute.

Bileran, udalek lehentasunezko proiektuen gainean daukaten iritzia azaldu dute, eta, horri esker, atxikimendu handienekoak identifikatu dira haietan sakontzeko. Bileraren ondorioak ikusita, prozesuak aurrera egingo du; horretarako, proiektuen azterketa tekniko-ekonomikoa egingo da, eta Plan Estrategikoaren Eskualdeko II. Partaidetza Foroa.

LJEak (lehentasunezko jarduketa eremuak) garatzeko erakundearteko estrategiari dagokion metodologia komunaren arabera, Busturialdea-Urdaibaiko Eskualdeko Plan Estrategikoa aurtengo udaberrian egongo da onartuta. Plan horren proiektu eragileen kopurua mugatua izango da, eta erantzun oso eta koherente bat emango diete herritarren ongizatean eragina duten eskualdeko erronkei.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26632?_News_cur=1&_News_startMonth=1&_News_startDay=24&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=2&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=2&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad