• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Busturiko udalak bide-segurtasuna hobetu dau herriko hainbat auzo-bide asfaltauz

ekaina 2, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure HerriakIruzkinik ez

Busturiko Udalak udalerriko hainbat bide asfaltau eta konpontzeko proiektua gauzatu dau. Zehazki, Ispilluetako zubitik Txakurren Kanposantue izeneko guneraino doan bidean eta Iturriondo eta Abiñaburuko etxebizitzak lotzen dauzen tartean jardun da. Jarduketa hauek udalerri osoan irisgarritasun ona izateko estrategiaren barruan dagoz.

Busturiko Udalak herrian paseatzeko edota bertokoen kotxeekaz asko erabilitako bi bideko zorua konpondu eta asfaltau barri dau. Bi jarduera hauek herriko bide-azpiegituren segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzeko helburuaren barruan sartzen dira. Helburu hori Gobernu Taldearen legegintzaldiko konpromisoan jasotzen da, eta horretarako urtero partida bat bideratzen dau udalak hiri- eta landa-bideak mantentzeko, konpontzeko eta barriro asfaltatzeko.

Lehenengo jarduketa Ispilluetako zubitik Txakurren Kanposantue izeneko guneraino doan tartean egin da. Bidea errepide orokorrarekiko ia paraleloan doa, baina barruko albo batetik, Arrotegi zaharren egoitzaren atzealdera eta aparkalekura eta hainbat etxebizitzatara eramaten dauena. Auzo-bide hau egoera txarrean egoan (zuloak, arrakalak, etab.), eta, horregaitik, zoladura berregokitu behar zan, istripuak saihesteko eta segurtasuna bermatzeko.

Jarduketa hau egiteko Iberdrolak inguruko aireko linea lurperatzeko lanak amaitzearen zain egon da udala, baita Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hornidurarako hodi barriak instalatzeko egindako lanak amaitzeari be.

Bestalde, Busturiko Udalak konpondu egin dau Iturriondoko trenbide-pasagunetik Abiña-buruko etxebizitza-guneraino doan bidea. Ibiltariak eta auzo-ibilgailuak asko erabilitako bide hau konpontzea beharrezkoa zan, batez be obrako ibilgailu astunen joan-etorriagaitik.

Egindako jarduketetarako 48.400€-ko inbertsioa egin da, besteak beste, zoladura konpondu eta barritzeko, errepideak asfaltatzeko, oinezkoentzako pasabideak egokitzeko, kanalizazinoak aldatzeko, pasabide goratuak egiteko eta seinale horizontalak jartzeko.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad