• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Kategoria: Gizartea

Hasiera Kategoria: Gizartea (Page 7)

Gernika 2025 Sariek António Guterresi eta Auzitegi Antropologiako Argentinako Taldeari egindako lana goraipatzen dute

apirila 7, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ezbakea, Gernika, saria

Gernika-Lumoko Udalak bi sarituek giza eskubideen eta gizarte-justiziaren defentsan egindako lana aitortu nahi du (Gernika 2025 Sariak) Gernika-Lumoko Udalak iragarri ditu aurtengo Bakearen eta Adiskidetzearen aldeko Gernika Sarien irabazleen izenak. 2025ean, irabazleak honako hauek dira: António Manuel de Oliveira Guterres, gaur egun Nazio Batuen idazkari nagusia dena, eta Auzitegi-antropologiako Argentinar Taldea (EAAF), gizateriaren aurkako krimenak…

Turismo Bulegoa oreka bilatzen ari da turisten eta egoiliarren artean, jardunbide egokien eskuliburu baten bidez

apirila 4, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Bisitaldi gidatuen jasangarritasuna bermatzeko eta espazio publikoaren saturazioa saihesteko neurriak dituen dokumentu bat bultzatu gura du Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak ekimen bat jarri du abian hirian bisita gidatuen jarduera arautzeko eta turisten eta egoiliarren arteko bizikidetza bermatzeko. Horretarako ‘Gernika-Lumoko Bide Publikoan Bisita Gidatuak egiteko Jardunbide Egokien Eskuliburua’ argitaratuko du turismo-gidarien enpresekin, sektoreko elkarteekin eta Euskadiko harreragileekin lankidetzan. Aste…

Bizkaiak 400.000 euro baino gehiago bideratuko ditu Kultura Ondare Higiezina birgaitzeko eta ikerketa arkeologikoak sustatzeko

apirila 3, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldean arkeologia- eta paleontologia-ikerketetarako dirulaguntzen deialdi bat onartu du, 80.000 euro guztira. Eta, bestetik, 350.000 euroko dirulaguntzak, balio historikoak eta arkitektonikoak zaintzeko, kultura-intereseko eraikinak zaharberrituz eta kontserbatuz. Bizkaiko Foru Aldundiak bi dirulaguntza deialdi onartu ditu, lurraldearen balio historiko eta arkitektonikoak zaintzen laguntzeko. Guztira 430.000 euro dira, bi deialditan banatuta. Lehenengoak 80.000 euroko…

Eusko Jaurlaritzak kudeatuko ditu gaurtik aurrera bere itsasertzaren 246 kilometroak

apirila 1, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Iturria: Irekia Eusko Jaurlaritzak itsasertzaren kudeaketa bere gain hartuko du gaurtik aurrera. 246 kilometro, ur eta kosta, Cobarón lurmuturretik, Bizkaiko mendebaldeko mugan, Bidasoa ibaiak Gipuzkoa eta Lapurdi artean duen banalerroraino. Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak prentsaurrekoan azaldu duenez, “euskal itsasertzaren garapenak industria jasangarri berriak sortzea ahalbidetu behar du, Europar Batasunak zehaztutako…

Busturiak Gerra Zibilaren eta nazismoaren biktimei omenaldia egiten deutse “Hradištko (Txekia), nazien kontzentrazio-esparrua: Anjel Lekuona busturiarraren eta beste askoren deportazioa eta heriotza (1945)’-Busturia gogoan. Memoriaren lekuko” erakusketan

martxoa 21, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ezAnjel Lekuona, Busturia, Hradištko, Memoria Historikoa

Busturiko Udala oso sentsibilizatuta dago gatazka belikoen biktimekaz, eta buru-belarri aritu da herriko memoria historikoa berreskuratzeko eta biktimak birgaitzeko “Busturia Gogoan. Memoriaren Lekuko” ekimenean. Erakusketa hau eta Busturia eta Hradištko-ren senidetzea etorkizunari begira dagoen bake, harmonia eta alkartasunaren lekuko dira.

Gogorak kontzentrazio esparru nazietara deportatutakoen memoriaren berreskuraketa sustatzen du

martxoa 21, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Iturria: Irekia Gaur eguerdian ireki da  UPV/EHUko Bizkaia Aretoan ‘Hradištko (Txekiar Errepublika), nazien kontzentrazio-esparrua: Anjel Lekuona busturiarraren eta beste askoren deportazioa eta heriotza (1945)’ erakusketa. Busturiako Udalak sustatuta, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, erakusketa apirilaren 16ra arte egongo da ikusgai. Jagoba Álvarez, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendariak, erakusketaren…

Begiratu eta liluratu zaitez: Bizkaiko historia, artea eta kultura ezagutzeko bidaia bere museoetan barrena

martxoa 21, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiaren museoek ateak irekitzen dituzte publiko guztientzako pro-gramazio paregabe eta askotarikoarekin lurraldeko ondare historikoa, kulturala eta ar-tistikoa ezagutzera emateko. Informazio guztia www.museoen2025programa.eus web-gunean jasotzen da. https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26687?_News_cur=1&_News_startMonth=2&_News_startDay=17&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=23&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=2&_News_fileType=0

Bizkaiko Foru Aldundiak 10.000 haritz-landare baino gehiago banatuko ditu udalerrien artean Zuhaitzaren Munduko Eguna ospatzeko

martxoa 20, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Foru Aldundiak bultzatzen duen Haritza izeneko proiektuaren barruan sartzen da ekimen hau. Europar Batasunaren laguntza du, EGEF Programaren bidez. Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailak Quercus robur (bertoko haritza) espezie autoktonoaren landareak eskaini dizkie udalei. Helburua da haritzek berreskuratzea urteetan zehar Bizkaiko basoetan galdu duten espazioa. Bizkaiko Foru Aldundiak bat egin du Zuhaitzaren Munduko Egunarekin….

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Bermeoko geltokiko bihurgunea kentzeko eraikuntza proiektua lizitatu du

martxoa 13, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Iturria: Irekia Trazadura berria lerro zuzenean iritsiko da, bikoiztuta eta erdiko nasarekin Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, Bermeoko geltokia eraberritzeko eraikuntza-proiektuaren idazketaren lizitazioa egin du, 500.000 euroko aurrekontuarekin eta 12 hilabeteko egikaritze-epearekin. Funtsean, lanak bidaiarien terminaleko bihurgunea kentzea eta portuan merkantzia-trenen maniobragarritasuna erraztea izango dira. Amorebieta-Bermeo adarreko azken geltokiak nasa bakarra…

Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutakoak ardatz Unai Eguiaren liburuan

martxoa 12, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Iturria: Irekia Unai Eguiak ‘Y los campos se quedaron sin flores’ liburua aurkeztu du gaur arratsaldean Bilbon. Txekiar Errepublikako Hradištko herriko nazien kontzentrazio-esparrura deportatutakoen historia ez da oso ezaguna. Lan honen bidez, autoreak Bigarren Mundu Gerran gertatutako gertaera tragikoen lekuko zuzenak izan ziren deportatu batzuen istorio pertsonalak jaso nahi izan ditu. Liburuak Benito Bermejo historialariaren hitzaurrea…

Sarreren nabigazioa

< 1 … 4 5 6 7 8 9 >

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad