“Basques in Australia” erakusketa ikusgai Gautegiz Arteagan
Eguna: 2025/V/30 – 2025/VI/22 Ordua: Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara Tokia: Kultur Etxea Prezioa: Doako sarrera Inaugurazioa: Maiatzaren 30ean, 18:30ean
Gure herri eta eskualdeei buruzko gaurkotasuna
Eguna: 2025/V/30 – 2025/VI/22 Ordua: Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara Tokia: Kultur Etxea Prezioa: Doako sarrera Inaugurazioa: Maiatzaren 30ean, 18:30ean
Udalak instalazioak modernizatu ditu, eraginkortasun energetikoa, akustikoa eta irisgarritasuna hobetuz. Esku-hartzeak eraikinaren elementu historikoak berreskuratzen ditu, besteak beste, ‘Jesusen Bihotza’ ikastetxeko kapera zaharra. Erdiguneko Andra Mari kalean Gernika-Lumoko turismo bulegoak ateak ireki zituela badira hogeita hamasei urte. Orain, irudi berria erakutsiko du iraunkortasuna, diseinu garaikidea eta ondarea berreskuratzea uztartuko dituen espazioaren berrikuntza sakona egin duelako…
Euskal pilotako euskal selekzioak ofizialki egingo du debuta Euskadin lehen aldiz jokatuko den Nazioen Ligan. Txapelketa ekainaren 1tik 6ra bitartean ospatuko da Gernikako Jai Alai frontoian. Pasa den abenduan Nazioarteko Federazioak Euskal federazioa kide ofizialtzat onartu ostean emango da Euskal Selekzioaren debuta. Nazioen Pilota Ligaren aurkezpena Datorren ekainaren 1ean euskal pilotak mugarri historiko bat biziko…
Bermeoko Udalak bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Kerik Gabeko Euskadiko Sarearekin, eta udalerriko hiru ikastetxeetako sarrerak seinaleztatuko ditu. Kerik gabeko gune horien errespetua indartzeko, Minbiziaren Aurkako Elkarteak ginkana bat antolatu du datorren eguenerako (maiatzak 29) Bermeoko Udaleko Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren, Osakidetzaren eta Berton Merkatarien Elkartearen laguntzarekin. Sagrado Corazon Ikastetxeko 100 ikasle inguruk parte hartuko dute…
Iturria: Irekia 1.000 metro kubiko harea garbi ponpatzeko lanak dira, eta Laidan baimendutako urpeko eremu batera eramango dira. Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Itsasertzaren Garapeneko, Portuen eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak BAM enpresari esleitu dio Mundakako portuaren kanpoko dartsenan dragatze-lanak egitea, Santa Katalina inguruan. 25.000 euroko aurrekontua (BEZik gabe) duen emanaldia datorren astean egingo da. Koldo…
Noiz: Maiatzaren 22an Non: Aretxederreta Kultur Etxea Ordua: 19:30ean Iragana, oraina eta etorkizuna
Berrikuntza, hurbiltasuna eta hiriko merkataritza-sarearekiko konpromisoa erakusteagatik nabarmentzen diren lau establezimenduri 1.000 euroko saria emango die. Gernika-Lumoko Udalak tokiko merkataritza eta ostalaritzarako “Nik Gernikan” sarien bosgarren ediziorako epea ireki du. Ekimen horren bidez, balioa eman nahi zaio 400 establezimendu eta 750 enplegu baino gehiago dituen eta udalerriko eragile sozial eta ekonomikoetako bat den sektorearen jarduerari….
Emakida lehiaketa bidez esleituko da, eta gaur hasi eta maiatzaren 13a bitartean aurkeztu daitezke proposamenak. Bermeoko Udalak Aritzatxuko kantinaren eta komunen emakida administratiboa esleitzeko deialdia abiarazi du. Gaurtik aurrera aurkeztu daitezke proposamenak, eta maiatzaren 13a izango da horretarako azken eguna. Berhaz bulegoan edo Bermeoko Udaleko kontratatzailearen profilean egin daitezke eskabideak. Emakida hau lehiaketa bidez esleituko da, eta…
Errigoitiko Udala nekaezin ari da lanean udalerriko bizi-kalidadea hobetzeko eta herriko auzoetan estaldura digital handiagoa emoteko. Interneterako ia konexinorik ez daukeen guneak dagoz eta beharrizan bat da. Telefonia zerbitzu eta estaldura egokia emongo dauen Telekomunikazino Zerbitzuko Oinarrizko Estazio bat instalau ahal izateko, udalak laguntza eskatzen deutse bizilagunei instalazinorako lurrak bilatzeko. Izan be, udalerriak ez dauko…
Bosgarren etapa Pello Bilbaoren herrira helduko da, Gernika. Bahrain-Victorious taldeko txirrindulariak berak parte hartu du etaparen diseinuan. Irteera eta gero, Amurriorantz zuzenduko dira, ondoren Urduñara itzuli eta Gernikara abiatzeko. Bidetik, 4 mendate gainditu beharko dituzte, eta ibilbidearen azken zatiko zenbait eremutan, ongi kokatzen jakin beharko dute txirrindulariek, etapa lortu nahi badute. Apirilaren 11n trafiko etenak…