• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Kategoria: Kultura eta tradizioak

Hasiera Kategoria: Kultura eta tradizioak

Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da

abendua 16, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Gernika-Lumoko Azoka plaza, datorren igandean, abenduak 21, gastronomia tradizionalaren epizentroa izango da berriro ere, Barraskiloen Euskadiko XLVIII. Txapelketarekin. Txapelketa hori bere kategoriako lehiaketa garrantzitsuena da lurraldean. Dagoeneko finkatuta dagoen hitzordua da, urtero zaleak eta espezialistak biltzen dituena herri-sukaldaritzako plater sustraituenetako baten inguruan. Saria lortzeko ehun bat kazola batzen dira.​ Jardunaldia 10:00etan hasiko da, eta parte…

Benito Lertxundik eta Jose Anjel Irigaraik jasoko dute 2025eko Lauaxeta Sarien Ohorezko Saria, “Bizkaia Maite” abestiarengatik

azaroa 28, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Tradizioz, Euskararen Nazioarteko Egunaren aurreko ospakizunak direla eta, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak Lauaxeta Sariak banatuko dituzte abenduaren 1ean, 18:00etan, Foru Jauregian. Edizio honetan, Benito Lertxundi Esoiainek eta Jose Anjel Irigarai Imazek jasoko dute Ohorezko Saria, “Bizkaia Maite” abestiarengatik eta euskal kulturari egindako ekarpenarengatik. Poesiaren…

Bizkaia erreferentea da Estrasburgon Ondarearen Europako Jardunaldiak kudeatzeko duen ereduagatik

azaroa 22, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Europako Kontseiluak Bizkaiko Foru Aldundia gonbidatu du Kultura, Ondare eta Paisaia Batzordeak (CDCPP) azaroaren 18tik 20ra Estrasburgon egindako bileran parte hartzera. Nazioarteko foro honetan Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldien koordinazioan duen bere esperientzia partekatu du, 25 urteko ibilbidea eta erakundeen eta herritarren arteko lankidetzan oinarritutako metodologia nabarmenduz. Europako Kontseiluak Bizkaiko Foru Aldundia Europako Kontseiluko Kultura, Ondare…

6.500 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute urrian Bizkaiko Ondarearen Europako Jardunaldietan

azaroa 16, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Ondarearen Europako Jardunaldien 25. Edizioan, 6.500 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte Bizkaian, eta erreferentziazko kultura-hitzordu gisa finkatu dira lurraldean. Programazioa askotarikoa izan da: 268 ekitaldi eskaini dira, 76 udalerritan. Lurraldetik hainbeste zabaltzea izan da posible 79 kultura-erakunderen, 54 udalen eta 27 museoren inplikazioari esker, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, eta horrek erakusten du lankidetza-sare sendoa…

Txakolin Museoak “Txakolin, izen propioa duen euskal ardoa” erakusketa aurkeztu dau

azaroa 5, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur inaugurau dau euskal nortasunaren parte dan txakolinaren historiari, kulturari eta esanahiari buruzko lehenengo erakusketa, baita katalogoa be. Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dauen Txakolin Museoak jendearentzat zabalduko dau «Txakolin, izen propioa duen euskal ardoa» erakusketa. Txakolinaren historiari eta hura lantzen daben eskuei egindako gorazarrea da; izan be, txakolina historia duen ardoa da,…

Gernika-Lumoko urteroko azokan lehiaketak, kultur jarduerak eta 310 postu egongo dira

urria 24, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Urtero ospatzen dan Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azokaren edizino barria prestatzen ari dira, euskal nekazaritzaren hitzordu garrantzitsuena. Datorren astelehenean, herriak 310 postu batuko dauz herriguneko kale nagusietan banatuta, eta bertan kalidade handiko nekazaritza-produktuen erakusketa, tokiko artisautza, makineria-erakustaldiak eta kultura- eta kirol-jardueren programa zabala eskainiko dira, Euskadiko nekazaritza-ekoizpenaren eta – tradizioaren sustapenean erreferente gisa betetzen dauen…

Bisita musikatuak, murgiltze-esperientziak eta argi-jokoak, Foru Jauregiaren 125. urteurrenaren ospakizunak amaitzeko

urria 23, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Bizkaiko Foru Aldundiak, Foru Jauregiaren 125. urteurrena ospatzen jarraitzeko, denentzako doako proposamen barriak ekarriko dauz urte amaierara arte. Agendak barne hartzen dauz bisita musikatuak, historiaren kutxa bat eta mapping argizko ikuskizun bat eraikin historikoaren fatxadan. Urte hasieratik, Foru Aldundiak hainbat ekintza antolatu dauz Foru Jauregia eta haren historia herritarrei ezagutarazteko. Urteurrenaren barruan, hemendik abendura bitartean…

Bermeoko Udalak Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzeko egitarau zabala antolatu dau

urria 23, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Herriko ohitura eta kulturaren sustapenean sakondu asmoz, Bermeoko Udalak Gau Beltza edo Arimen Gaua ospatzeko jarduera bereziak antolatu dauz aurton. Liburutegia eta Frantziskotarren klaustroa aukeratu dira jardueretarako; liburutegian, tailerrak eskainiko dira, eta Frantziskotarren klaustroan, barriz, Euskal Herriko ohitura zaharretan oinarritutako Ohiturak mikroantzerkiaz gozatzeko aukera izango dogu. Horrez gain, azaroaren 2rako (domeka) gazteei zuzendutako irteera antolatu da Bilboko…

Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

urria 10, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Ereño Museoak “Urdaibai Incógnito” aurkeztu dau gaur, LePatafisic Cabinet (Alberto Palomera eta Rober Garay) bikote artistikoaren lan barria, Urdaibai ikuspegi sortzaile eta original baten bidez ezagutzera gonbidatzen dauena, ordezkari kultural eta instituzionalek eta mundu artistikoko figura nabarmenek lagunduta. Alberto Palomerak eta Rober Garayk osatutako LePatafisic Cabinet bikote sortzaileak bere azken argitalpena aurkeztu dau gaur Ereño…

Bi museo, historia partekatua: “Orratz-begia. Gerrako umeak” erakusketa inauguratu da Gernikan

urria 3, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dIruzkinik ez

Euskal Herria Museoak eta Gernikako Bakearen Museoak Gerra Zibilean Euskal Herriko umeek bizi izan eben erbestealdiari buruzko erakusketa bat zabaldu dabe aldi berean. Erakusketaren oinarria da, 1936ko gerran, Amerikara, Belgikara, Kataluniara, Frantziara, Britainia Handira eta SESBera ebakuatu ziran Euskal Herriko 34.000 umek baino gehiagok egin eben bidaia, bai eta memoria hori hurrengo belaunaldiei transmititzea be….

Sarreren nabigazioa

1 2 3 4 5 >

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad