• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Pasaiako, Bermeoko eta Ondarroako ikastetxeetan nautikaren eta arrantzaren arloko ikasketak egiteko bekak deitu ditu (Gobernu Kontseilua 2025-06-03)

ekaina 3, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, Pasaiako Blas de Lezo LHIIn, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantza Eskolan, nautikaren eta arrantzaren arloko ikasketak egiteko 2024-2025 ikasturterako beka-deialdia egiteko denari.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak arrantzarekin zerikusia duten sektoreetako langileen trebakuntza-politikari eusten dio. Horregatik, arrantza-sektorearen premia eta berezitasun sozioekonomikoei erantzuteko, itsasoko langileei eta, oro har, merkatuaren betekizunetara egokitutako prestakuntza jaso nahi duten guztiei bekak emateko deialdia egiten du, Europatik eskatzen denari egokitutako prestakuntza jaso dezaten aipatutako arrantza sektorearen mesedetan.

Halaber, deialdian, bekak ematen zaizkie lantokiko prestakuntzako moduluei, heziketa-zikloen parte diren aldetik (B eta C mailak), betiere 3. zerrendako arrantza-ontzietan egiten badira. Euskal Autonomia Erkidegoari emandako eskumenaren barruan nautikako eta arrantzako ikasketak Pasaiako Blas de Lezo LHIIn, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHIIn eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantzako Lanbide Hezitako Eskolan egiteko 2024-2025 ikasturterako beken deialdiaren oinarriak onartu dira.

Finantzaketa

2024-2025 ikasturterako deitutako bekak finantzatzeko gehienez ere ehun eta berrogei mila bostehun eta sei (140.506) euro bideratuko dira, eta, eskaeraren arabera, % 40 handitu ahal izango da zenbateko hori. Onuradun izan ahalko dira Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren arloko ikasketen hiru eskoletako edozeinetan, adierazitako ikasketetan, matrikulatuta egon diren pertsonak; Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskolaratzeko beka- eta laguntza-deialditik kanpo geratu direnak.

Baita prestakuntzaren zati praktikoa jarduneko arrantza-ontzidiaren erroldan 3. zerrendan dauden arrantza-ontzietan egin nahi dutenak ere.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/102319-alimentacion-desarrollo-rural-agricultura-pesca-convoca-becas-para-en senanzas-nautico-pesqueras-los-centros-pasaia-bermeo-ondarroa-consejo-gobierno-2025

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad