Errigoitiko Udala nekaezin ari da lanean udalerriko bizi-kalidadea hobetzeko eta herriko auzoetan estaldura digital handiagoa emoteko. Interneterako ia konexinorik ez daukeen guneak dagoz eta beharrizan bat da. Telefonia zerbitzu eta estaldura egokia emongo dauen Telekomunikazino Zerbitzuko Oinarrizko Estazio bat instalau ahal izateko, udalak laguntza eskatzen deutse bizilagunei instalazinorako lurrak bilatzeko. Izan be, udalerriak ez dauko horretarako lur publiko egokirik.
