• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Etxanobek kudeaketa zorrotza defendatu du Bizkaiko ekonomiaren eta gizartearen aurrerapenean nazioarteko ziurgabetasuna gorabehera

iraila 26, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, GizarteaIruzkinik ez

Ahaldun Nagusiak foru-gobernuaren jarduna berrikusi du legegintzaldiaren erdian, gaur Gernikako Batzar Nagusietan egindako politika orokorreko osoko bilkuran. Nabarmendu du agintaldiko planean jasotako jardueren % 93,3 bete direla, eta datozen bi urteetan guztiz burutuko diren proiektuak iragarri ditu.

Ahaldun Nagusiak gehitu duenez, Bizkaia enplegua sortzen ari da eta, BPGa urte arteko % 2,1 hazi da, 2025eko lehen hiruhilekoan, “«eurogunearen gainetik». Orobat, onartu duenez, «berrikuntzaren eta garapenaren zerbitzura jarri ditugun zerga-neurri guztiek ere emaitzak ematen dituzte». Ildo horretan, hau gaineratu du: «Bildutako euro bakoitza inportantea den horretan inbertitzen da: zaintzetan, enpleguan, mugikortasunean, jasangarritasunean, kulturan…». Eta iragarri du ezen legegintzaldiaren erdian Bizkaia Denontzat agintaldiko planean jasotako 120 jardueretatik 112 amaitu direla edo gauzatze-bidean daudela, hau da, % 93,3 bete direla.

Bizkaiak enplegua sortzen du

Kapitulu ekonomikoan, Elixabete Etxanobek gogorarazi du duela bi urte baino 10.080 pertsona gehiago ari direla lanean Bizkaian. «Gizarte Segurantzako afiliazioen maximo historikoetan gaude», esan du.  Ildo horretan, II. Enplegu Plana nabarmendu du, gazteen enplegu inklusiboari eta emantzipazioari ekitera bideratua, eta lehen urteko balantzea egin du: 20.000 pertsona baino gehiago laneratu dira.

Ekonomiaren hazkundea eta enpleguaren egoera ona Ogasunaren diru-bilketan islatzen dira; izan ere, adierazi duen bezala, aurtengo abuztura arte % 7,4 igo da bildutako diru-kopurua, 2024ko aldi berarekin alderatuta. «Zerga-ahalmena erabiltzen jarraituko dugu gure ehun ekonomikoa indartzeko», adierazi du, eta, orobat goraipatu du Batuz «zerga-iruzurraren eta lehia desleialaren aurka borrokatzeko diseinatutako neurri» gisa.

Ahaldun Nagusiak bere gobernuaren erronkatzat jo du Bizkaia Europako erreferente ekonomiko bihurtzea, «aldaketa-garai batean». Horretarako, beharrezkoa da talentua erakarriz ehun ekonomikoa eta enplegua indartzea, enpresa handien trakzio-gaitasuna sendotzea eta ekintzailetza babestea. «Gaur aurreratuko dizuet 10 milioi euroko aparteko hornidura jarriko dugula  Seed Capitalen esku, enpresak sortzeko, finkatzeko eta hazteko sustapenean eta laguntzan betetzen ari den zeregina indartu dezan».

Eskualde-oreka eta entzute-prozesua Busturialdean

Eskualde-orekarekiko konpromisoa Bizkaia Orekan Sakonduz estrategian islatzen da. Estrategia horren bidez, enpresa guztietara iritsi nahi da, eta eskualde bakoitzaren beharrei eta indarguneei erantzuten dieten proiektuak identifikatu. Lehentasunezko jarduketa-eremu batzuek dagoeneko badute beren eskualdeko plan estrategikoa (EPE), eta beste batzuetan, hala nola Busturialdea-Urdaibain, abian jartzen ari da, 303 milioi euroko inbertsioarekin eta 13 trakzio-proiekturekin, gainera, entzute-prozesu bati ekin zaio.

«EPEa datozen urteetan garatuko da, Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazio handienarekin. «Eta berariaz eta argi esan nahi dut, Guggenheim Urdaibai proiektuari buruz azkenean erabakitzen dena gorabehera», esan du Elixabete Etxanobek irmotasunez. Eta jarraitu du: Oso argi dago eztabaida hori ez dela ebatziko baietz edo ezetz batekin. Entzuteko prozesua amaitu arte itxarongo dugu». Erabakia, argudiatu duenez, Guggenheim Fundazioaren Patronatuaren baitan hartuko da, «bideragarritasun-azterketek ematen dituzten emaitzak zein entzute-prozesutik ondorioztatzen dena kontuan hartuta».  Argi utzi duena zera da: bitartean, lurzoruak eta akuiferoak deskontaminatzen eta padurak lehengoratzen jarraituko dute.

 

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu dute
  • ‘ZURESKU’ eta ‘GARILE’, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketako irabazle nagusiak
  • Bizkaiak Berdintasunerako Lurralde Sarea sendotu du: 12 udalerri berri ditu eta lurraldearen hiru laurden hartzen ditu
  • Benito Lertxundiren eta Jose Angel Irigarairen “Bizkaia maite” abestiak jaso du 2025eko Ohorezko Lauaxeta saria

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad