

Euskadiko landa-garapeneko alkarteek, landa-eremuko emakumeen zeregina ikusarazteko eta aitortzeko konpromisoa berretsi gura dabe
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna dala eta (urriaren 15a), Euskadiko Landa Garapeneko Elkarteen Federazioak, Menekok, joan dan martxoan aurkeztutako “Euskadiko Landa Emakumeen Begirada – Mirada de las mujeres rurales de Euskadi ” txostenean egindako lan kolektiboari balioa emon gura deutso barriz be.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako landa-garapeneko alkarte guztien lankidetzagaz bultzatutako proiektu honek, landa-ingurunean proiektu ekonomikoak hasi eta finkatu dabezen emakumeen 21 erreportaje batzen dauz.
Bere istorioen bidez, txostenak landa-eremuko emakumeen aniztasuna eta indarra islatzen dauz, eguneroko lanagaz beren lurraldeak eraldatzen ari diralako. Nekazariak, abeltzainak, mahastizainak, gaztagileak, ostalariak, ongizateko edo osasuneko profesionalak… horreek guztiek landa-ingurune bizi, aktibo eta talentuz betearen aniztasuna adierazten dabe.
Proiektu honegaz begirada koral bat eskaini gura izan da, landa-herriak mantentzen eta berrasmatzen dabezen emakumeena. Gaur, Landa Eremuko Emakumeen Egunean, Menekok gogorarazi gura dau emakumeen ekarpena funtsezkoa dala Euskadiren garapen ekonomiko, sozial eta kulturalerako.
“Euskadiko Landa Emakumeen Begirada. Mirada de las mujeres rurales de Euskadi”, landa emakumeek daukeen errealidadea eta gaindutu beharreko erronka eta aukerak ikusaraztearen helburuagaz jaio zan, baita lurralde-kohesinoan eta jasangarritasunean daukeen funtsezko zeregina aitortzea be.
Txostena Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren laguntzagaz egin da, Emakume Nekazarien Estatutuaren esparruan bardintasuna bultzatzeko EMA laguntzen bitartez, eta gaur egun be erreferentzia izaten jarraitzen dau emakumeek landa-garapenari egiten deutsoen ekarpena ulertzeko.
Urriaren 15ean ez da soilik data bat ospatu gura: egunero, eskualde bakoitzean, landa eremuko emakumeek beren ingurunearen aldeko apustua egiten jarraitzen dabela gogorarazi gura da, enplegua sortuz eta lurraldea dinamizatuz.
Menekok eta hura osatzen daben LGE guztiek, txostena berraurkitzera gonbidatzen dabe, formatu digitalean eskuragarri baitago alkarte bakoitzaren sare sozialetan eta webguneetan, eta haien testigantzak zabaltzen jarraitzera, landa-ingurunetik etorkizuna eraikitzen daben emakume guztiak sensibilizatzeko eta aintzatesteko tresna gisa.