• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon

iraila 18, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gure HerriakIruzkinik ez

Iturria: Irekia

  • Ixone Soroak parte hartu du, eta arrantzari aplikatutako teknologiak eta adimen artifiziala jorratu dituzte
  • Arrantza eta akuikulturarako laguntza-programa eta Ekonomia Urdinaren estrategia, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak azalduta

Bermeo 2025 09 18

Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak jorratu ditu gaur goizean Bermeon Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak bertan parte hartu du; teknologiak eta arrantzari aplikatutako adimen artifizial berria aztertu dituzte.

Bermeoko Arrantza Museoan egin da bilera, eta han izan dira ere Anertz Muniategi ANABAC-Atunontzi Izoztaileen Armadoreen Elkarteko zuzendari gerentea, Emeterio Urresti GARELAko (Gipuzkoako Baxurako Armadoreen Elkartea) presidentea eta Mikel Ortiz OPPAOko (Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkartea) zuzendari gerentea.

Euskal teknologia berriak eta arrantzari aplikatutako Adimen Artifiziala azaldu dituzte Carmelo Zabala Nauticaleko zuzendari nagusiak eta Ángel Martínez Zunibalekoak. Arrantza-industriarako “propultsio” alternatiboak aztertu ditu Jesús M. Puelles Wartsilako Iberica & Africa Marine Saleseko general managerrak, Diego Caride Business Development Director, Ingeteameko Marineak eta Gertu Bidegain Marineko zuzendari eta Guascor Energyko zuzendariak.

“Arrantza- eta akuikultura-sektorearen Trantsizio Energetikorako Lankidetzari buruzko Europako albisteen berri ere eman digu Gorka Gabiña AZTIko Arrantza Teknologia Jasangarrien koordinatzaileak, eta euskal flotaren azterketa zehatza eta FMVk eta AZTIk egingo duten azterketaren oinarria ezagutu dugu FMVko I+G+b eta Jasangarritasun saileko Mar Sánchezen eskutik. Nik euskal arrantzaren kudeaketako berritasunak nabarmendu ditut, hala nola arrantzarako eta akuikulturarako laguntza-programak eta Ekonomia Urdinaren Estrategia”, adierazi du Ixone Soroa Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/104489-foro-maritimo-vasco-analiza-bermeo-situacion-industria-pesquera-sus-retos-tecnologicos

 

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Herritarrak izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista nagusiak
  • 14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko
  • Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon
  • Argazki lehiaketa antolatu da Gautegiz Arteagan

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko iraila
A A A A O I I
« Abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad