

Gobernu Kontseiluak Euskadiko arrantza-eskualdeen garapen jasangarrirako laguntzen deialdia onartu dau gaur. Horien helburua da jarduera dibersifikatzera bideratuta dagozen arrantza-sektoreko proiektuei laguntzea, bai eta ekonomia urdinaren esparruan sartuta dagozenei be. Aurrekontua, guztira, 3 milioi eurokoa da.
Laguntza horreek hiru ildo handitan banatuta dagoz: inbersino produktiboak, enpresa eta negozio-lerro barriak sortzeko, martxan jartzeko eta hasiera batean funzionatzeko; enplegua sortzea, arrantza-sektorea dibersifikatzeko jardueretan langileak kontratatzeko; eta inbersino ez-produktiboak, azterlan zientifikoetara, arrain-kontsumoa sustatzeko kanpainetara, itsasoko eta arrantzako ondarearen zabalkundera eta balioa emotera, prestakuntzara, energia-efizientziara eta trantsizino digitalera bideratuak, besteak beste. Laguntzak 2021-2027 aldirako Europako Itsas Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (EIAAF) esparruan sartzen dira.