• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak entzuteko prozesu bat bultzatuko dute Busturialdea-Urdaibai eskualdean

otsaila 14, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizartea, Gure HerriakIruzkinik ez

Bi erakundeek, Guggenheim Museoa eskualdean zabaltzeko proiektuaren bultzatzaile izanik, entzute aktiboko prozesu bat aurkeztu dute, laster hasiko dena; haren bidez, gutxienez, mila testigantza jasoko dituzte 2025ean

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Lehenengo Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Busturialdea-Urdaibai eskualdeko Guggenheim proiektuarekin lotutako aktiboki entzuteko prozesua aurkeztu dute, gaur goizean, Gernikan. Entzuteko prozesuak hainbat fase izango ditu, eta, haren bidez, 2025ean 1.000 lekukotasun baino gehiago biltzea aurreikusten da, Agirre Lehendakaria Center erakundearen eta New Yorkeko Columbiako Unibertsitatearen gidaritzaren menpe. Horrek metodologia akademiko zorrotza eta gardena bermatuko du, eta, hala, Busturialdea garapen- eta ongizate-etorkizun baterantz gidatuko duten kontakizunak eta elementu komunak identifikatu ahal izango dira.

Aurkezpen-ekitaldia Gernika-Lumon egin da, Gernika Elkartegia enpresa-zentroan. Bertan, honako hauek izan dira: Gorka Espiau eta Itziar Moreno, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies zentroko zuzendaria eta zuzendarikidea, hurrenez hurren, eta Joshua Fisher, Columbiako Unibertsitateko Lankidetza, Gatazka eta Konplexutasuneko Partzuergo Aurreratuko (AC4) zuzendaria. Prozesua jendaurrean aurkeztu aurretik, bilera bat egin da Busturialdea-Urdaibai eskualdeko hogei alkateekin, ekimenaren xehetasunak bertatik bertara aurkezteko.

Prozesua erronkei lankidetza-dimentsiotik heltzeko beharrizanean oinarrituta dago, eta bost fase izango ditu: (1) eragile guztien mapa egitea, (2) kontakizunak biltzea, (3) pertzepzio-patroiak identifikatzea, (4) interpretazio kolektiboa eta (5) iradokizunak eta ekarpenak aurkeztea.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren esanetan, «Eztabaida sozial konplexua da esku artean duguna; izan ere, pertzepzio positiboak eta negatiboak nahasten dira Busturialdea-Urdaibain Guggenheim Museoa handitzeko proiektuak izan ditzakeen inplikazioak direla eta.«  «Konplexutasun hori ulertzeko eta sentsibilitate desberdinei erantzuna ematen saiatzeko, beharrezkoa da entzutea. Horixe da hartu dugun konpromisoa», gaineratu du.

Ibone Bengoetxea Lehendakariordeak azaldu duenez, ez da ohiko prozesu bat izango;  herritarrei entzuteko eta haien pertzepzioak hobeto ulertzeko borondate zintzo eta sakon bati erantzuten dion prozesu neutrala izango da. Honez gain, gaineratu du, helburua ez dela konbentzitzea, baizik eta batzen gaituzten elementu komunak identifikatzea.

https://www.bizkaia.eus/eu/web/comunicacion/berriak/-/news/detailView/26589?_News_cur=1&_News_startMonth=1&_News_startDay=10&_News_delta=6&_News_startYear=2025&_News_endYear=2025&_News_endDay=16&_News_redirectPlid=880072&_News_redirectPortletName=News&_News_department=0&_News_endMonth=1&_News_fileType=0

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad