

Iturria: Irekia
- Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Euskadiko Aisiako eta Portuetako Ontzien Elkarte Erabiltzaileak “Cauerpe” izango ditu
- Gaur egun, Sailak eta EKP´k kudeatutako amarralekuak 3.757 dira guztira; egungo eskaera ofiziala 5.873 plazakoa da
- Agindu berriak eragingo die deialdiak 2017ko aginduaren aurretik egin zituzten portuei: Hondarribia, Orio, Getaria, Ondarroa, Elantxobe eta Bermeo
- Amaia Barredo: “Plan Estrategiko berriak euskal portuetako amarralekuen eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekei aurre egiten laguntzen digu”
Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak, iragarri duenez, “Euskadiko Portuetako Udal Kontseiluak eratzen amaitu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko arduradunek beste bilera bat egingo dute “Cauerpe” Euskadiko Portuetako Kirol Itsasontzien Erabiltzaileen Elkarteen Koordinakundearekin, Portuetako Udal Kontseiluak, kirol-ontzien amarralekuekin lotutako egoerei eta behar berriei buruz eztabaidatzeko, legegintzaldi honetan 2017´tik indarrean dagoen amarralekuei buruzko agindua eguneratzeko, beharrezkoa izanik”.
Donostiako Portuko Udal Kontseilua apirilaren hasieran eratuko da, eta horrekin Euskadiko kostaldeko herri guztiek –Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba, Mutriku, Ondarroa, Lekeitio, Ea, Elantxobe, Mundaka, Bermeo, Armintza eta Plentzia– izango dute portuko eremuak kudeatzeko organo hori, itsasertzaren garapeneko jarduerak Eusko Jaurlaritzaren, portuko eragileen, arrantzarekin eta ur-kirolekin lotutako zerbitzuen eta udalen artean koordinatzeko.
Agindu berri hori ezarriko da amarralekuetarako deialdiak 2017 baino lehen egin zituzten portuetan: Hondarribia, Orio, Getaria, Ondarroa, Elantxobe eta Bermeo.
Aisialdiko sektore nautikoan dagoen eskaera handiaren aurrean, euskal administrazioak amarraleku berri ugari instalatu ditu bere titulartasuneko portuetan, bai modu zentralizatuan edo bereizi gabe kudeatutakoetan bai EKPk kudeatutakoetan, eta beharrezkoa zen, beraz, amarraleku horiek erabiltzeko baldintzak bateratzea.
Kirol-ontzien plazak kudeatzeko sistema zehazterakoan, Administrazioaren eta portuetako zerbitzuen erabiltzaileen beharrak baloratu ziren, hala nola, Administrazioak eskaintza egitea, eta erabiltzaileek nolabaiteko iraunkortasuna eta egonkortasuna duen amarraleku bat izatea, hiru urtean behin ontzi guztiak amarralekuetatik kanporatzea ekarriko ez zuena. Egoera horrek distortsioak eragingo zituen portu-zerbitzu horren funtzionamenduan, eta horrek portuko jabari publikoaren okupazio bidegabeak eragin zitzakeen, horretarako gaitzen zuen titulurik izan gabe.
2024ko azaroan, Eusko Jaurlaritzako Portuetako Zuzendaritzak bilera izan zuen CAUERPE – Euskadiko Portuetako Kirol Itsasontzien Erabiltzaileen Elkarteen Koordinakundearen ordezkariekin, etorkizuneko amarralekuen agindurako euren proposamenak zuzenean ezagutzeko.
Hain zuzen ere, aste hauetan eratzen ari diren Euskadiko kostaldeko herrietako Portuko Udal Kontseiluak administrazio autonomikoaren, tokiko administrazioaren eta arrantza, itsaso eta aisialdiko sektoreko eragileen arteko elkarrizketarako eta koordinaziorako lekua dira, eta Euskadiko portuen kudeaketa eraginkorra, egungo eta etorkizuneko erronketara egokitua, bermatzen dute.
Teknolojia berriek eskaintzen dituzten aukerek soluzio berritzaileak garatzeko atea irekitzen dute, hala nola itsaso lehorrak, uretako amarraleku tradizionalen alternatiba bideragarria izan daitezkeenak, batez ere gurea bezalako orografia batean, non ur-laminak txikiak eta mugatuak diren.
Besteak beste, Bermeo´ko Artza´ko kaia berrantolatzea. Udan lizitatuko da, eta uretan gutxiegi erabiltzen den eremu bat antolatuko du. Horrela, arrantza-ontziak jolas-ontziekin batera bizitzea lortzen da, itsasontzietara sartzeko baldintzak aprobetxatzeko eta hobetzeko. Hori guztia baxurako arrantzako flota profesionalarentzat eta iragaitzazko eta alokairuko ontzientzat.