• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Foruko Triñeko ermita enblematikoaren kanpoaldea barriztau dau

urria 1, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure Herriak, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez

Foruko Triñe ermita oraintsu barriztau dabe, bere konserbazinoa bermatzeko eta kanpoko irudia hobetzeko. Foruko Udala, bere tokiko ondarea bizirik mantentzeaz arduratuta, Gondra Barandiaran eta Juan Telesforo de Arteche Fundazioekaz kudeatu dau parrokiak lanak burutzeko behar eban kapitalaren ekarpena.

Triñe izenez ezagutzen dan San Gregorio ermita balio handiko ondare arkitektoniko eta historikoa da, eta ikur enblematikoa Forun. Eraikin erlijioso hau urteetan zehar tradizino eta jai desbardinen lekuko izan da, eta gaur egun be hainbat ospakizun erlijioso eta herriko ekitaldien topagune da, esaterako, San Gregorio jaiak.

“Forutarrontzat, Triñeko ermita sinboloa baino gehiago da, udalerriaren ikurra da. Tenplu honen konserbazinoa ez da ondare-erantzukizuna soilik, gure tradizino, sinesmen, erritu eta ohiturekiko konpromisoa be bada. Horregaitik, zaharberritzean inplikau gara. Barandiaran Fundazinoaren eta Juan Telesforo de Arteche Fundazinoaren laguntzagaz eta parrokiaren aparteko lanari esker egin dogu. Triñe Foruko memoria historikoa dalako, gaur egun inoiz baino biziagoa “, azaldu dau Mikel Magunazelaia Foruko alkateak.

Triñeko ermitaren arkitekturak landa-inguruneko ezaugarriak gordetzen dauz, fatxada xumea eta landatarra, baina atsegina. Halanda be, denboraren poderioz eta ondoko baserrian izandako sute baten ondorioz, egitura hondatu egin zan, eta teilatua nabarmen hondatu zan, egitura orokorrari kalte handia eraginez.

Jarduera hau izan da: fatxadako harrizko estaldura saneatzea, kanpoaldea garbitzea, horma pintatzea eta iragazgaiztea eta kanpandorrea egokitzea. Lan guztietan jatorrizko eraikuntzaren benetakotasuna mantentzen saiatu dira.

Datozen hilabeteetan eraberritzen jarraitzea espero da, baselizaren barrualdea konserbatzeko lanekaz. Lan horrek arreta berezia eskatuko dau, Gernikako bonbardaketan desagertu zan San Joan elizatik erreskatatutako erretaula baliotsua baitu barruan.

“Konserbazino lan hauekaz, herriko ermita guztiak, Baldatikako ermita, San Kristobalekoa eta orain Triñekoa, konserbazino egoera ezin hobean egotea lortuko dogu“, azaldu dau Foruko alkate Mikel Magunazelaiak.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu dute
  • ‘ZURESKU’ eta ‘GARILE’, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketako irabazle nagusiak
  • Bizkaiak Berdintasunerako Lurralde Sarea sendotu du: 12 udalerri berri ditu eta lurraldearen hiru laurden hartzen ditu
  • Benito Lertxundiren eta Jose Angel Irigarairen “Bizkaia maite” abestiak jaso du 2025eko Ohorezko Lauaxeta saria

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad