• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Gastronomiak eta euskarak bat egingo dute Arrain Azokako pintxo txapelketetan

martxoa 28, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoa, Gure Herriak, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez
  • Tabernen arteko pintxo txapelketan 11 taberna ariko dira lehian; pintxoak apirilaren 11n aurkeztuko dituzte udal azokan, eta Aste Santuan egongo da horiek dastatzeko aukera.
  • Lagunarteko pintxo txapelketa ere antolatu da. Apirilaren 22a baino lehen eman beharko da izena, eta apirilaren 24 izango da sailkapen proba.

Arrain Azoka Elkarteak Bermeoko gastronomia eta kultura uztartuko dituen ekimen berezia prestatu du: Tabernen arteko eta Lagunarteko pintxo Txapelketak. Modu horretara, herritarrek zein profesionalek izango dute txapelketetan parte hartzeko aukera. Bata zein bestean, arrainaren zapore paregabea eta euskararen indarra izango dira protagonista.

11 tabernek eman dute izena Tabernen arteko pintxo txapelketan parte hartzeko: Batun Batun, Talako kantina, Kai Alde, Joshe Mari, Bermeoko Kafe Antzokia, Toki Alai, Andeko, Artza, Akelarre, Eguzki eta Beti Ondo.

Taberna parte-hartzaileek apirilaren 11n (barikua), 18:00etan, udal azokan aurkeztu beharko dituzte lehiara aurkeztuko duten pintxoa. Baina benetako erronka apirilaren 12tik 27ra izango dute, herritarrek pintxoak dastatu eta euren botoa eman ahal izango baitute. Tarte horretan, taberna parte-hartzaileetan pintxoak eskuragarri egongo dira 12:00etatik 14:00etara. Herritarrek pintxoak probatu eta beren botoa eman ahal izango dute, pintxo irabazlea aukeratzen lagunduz. QR kode bitartez eman ahalko da botoa edo esteka honetan: https://labur.eus/tswiv7sj

Hala eta guztiz ere, herritarren bozkak eta epaimahai profesionalaren ebaluazioa uztartuko dira pintxo finalistak aukeratzeko orduan, eta finalera igaroko diren pintxoak apirilaren 29an iragarriko dira.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21079&cHash=decb3951a1430050d2eea05420c12a7f

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskal kultura hauspotzeko asmoz, milaka eta milaka bisitarik Durangoko Azoka Kulturaren Jaialdi bilakatu dute
  • ‘ZURESKU’ eta ‘GARILE’, Busturialdeko XII. Enpresa Ideia Lehiaketako irabazle nagusiak
  • Bizkaiak Berdintasunerako Lurralde Sarea sendotu du: 12 udalerri berri ditu eta lurraldearen hiru laurden hartzen ditu
  • Benito Lertxundiren eta Jose Angel Irigarairen “Bizkaia maite” abestiak jaso du 2025eko Ohorezko Lauaxeta saria

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko abendua
A A A A O I I
« Aza    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad