• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Gautegiz Arteagako Udalak udal garbiketa zerbitzua esleitzeko baldintzak eta autokarabanen aparkalekuaren erabilera arautzeko udal ordenantzak onartu dauz osoko bilkuran

ekaina 5, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure HerriakIruzkinik ez

Gautegiz Arteagako Udalak, joan dan maiatzaren 27an egindako azken osoko bilkuran, Gautegiz Arteagako udal eraikin eta instalazinoak garbitzeko zerbitzua prozedura irekiz esleitzeko baldintza administratiboen eta baldintza teknikoen agiria onartu dau. Udalak ez dau zerbitzu hori betetzeko behar dan langilerik eta ekipamendu teknikorik. Kontratuak 2 urteko iraupena izango dau, eta urtebetez luzatzeko aukera egongo da. Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua (2 urte) 164.947,98 €-koa da, eta enpresa lizitatzaileek beheranzko prezioa eskaini beharko dabe aurrekontu horren aldean.

Udal garbiketa-zerbitzuaz arduratuko dan enpresa bat kontratatuz gero, beharrezko langileak ez ezik, garbiketagaz zerikusia dauen edozein premiari erantzuteko ekipamendu eta makineria egokiak be euki ahal izango dira.

Autokarabanentzako ordenantza barria

Osoko bilkuran udalerriko autokarabanen eremuan, Orueta auzoan, autokarabanen eta bizitoki ibilgailuen aparkalekua eta gaua igarotzea arautzen dauen udal ordenantza onartu da. Helburua da baliabide eta espazio naturalak zaintzea eta personen segurtasuna bermatzea. Era berean, aparkaleku publikoak behar bezala txandakatzea eta zuzen antolatzea bermatu gura da, eta erabiltzaileei alternatiba bat eskaini, Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-araudian jasotako baimendu bako eremuetan kanpaldi librea egiteko debekuaren aurrean.

Horrela, ordenantza barriak jasotzen dauen bezala, autokarabanek edo bizitoki ibilgailuek autokarabanen eremuan bakarrik aparkatu ahal izango dabe, eta aparkaleku hori antolatu eta arautzeko, sarbidea kontrolatzeko sistema bat izango da, barrerak eta matrikula-irakurgailuen bidez. Aparkaleku-eremurako sarbidea app bidez edo Udalak ezarritako beste sistema baten bidez kudeatuko da soilik.

Ordenantzak aparkatzeko gehienezko denbora, tarifak eta bete ezean ezarri beharreko zigorrak ezartzen dauz. Neurri horreek desbardinak izango dira erabilera eta eskaria-sasoiaren arabera: goi-denboraldia (udako hilabeteak), ekaineko, uztaileko, abuztuko eta iraileko egun guztietan, eta Aste Santua, Eguen Santuaren aurreko barikutik Astelehen Santuaren hurrengo domekara arte; eta behe-denboraldia, gainerako egunetan.

Aparkalekuaren barruan aparkatzeko gehieneko denbora 72 ordukoa izango da goi-denboraldian, geldialdiaren unetik plaza itxi arte. Astebete igaro ondoren, instalazinoak barriro erabili ahal izango dabez, gehienez 72 orduz. Behe-denboraldian ez dau denbora-mugarik izango.

Ordenantzan sartutako arauen artean honako hauek ezartzen dira:

– Erabiltzaileek ur grisak husteko gune bat izango dabe. Edateko ur-hargunea be izango dabe. Deposituak husteko eremuan ezin da aparkau.

– Erabilera-eremua garbi eduki behar da.

– Berariaz debekatuta dago autokarabanen eremuan edozein ibilgailu mota garbitzea.

– Aparkatutako ibilgailuek uneoro errespetatu beharko dabez plaza bakoitzerako espazioaren mugak.

– Debekatuta dago bide publikoan kanpatzeko tresnak jartzea (mahaiak, aulkiak, tendalak…), baimendutako lekuetan izan ezik.

Arauak ez betetzeagatik aurreikusitako zigorrak honela sailkatzen dira: arinak, 80€-ko isunekin, larriak, 200€-ko isunekin, eta oso larriak, 500€-ko isunekin.

Arinen artean, ezarritako ordutegietatik kanpo zarata gogaikarriak egitea sartzen da. Zigor larrien artean, noizean behin likidoak isurtzea edo ibilgailua aparkalekuan garbitzea sartzen da, eta oso larrien artean, herri altzariak hondatzea edo likidoak edo hiri-hondakin solidoak nahita isurtzea horretarako adierazitako lekuetatik kanpo.

https://www.gautegizarteaga.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250605_Osoko_Bilkura_Maiatza_2025.aspx

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad