• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Gernika-Lumok 2025eko Bakearen Mediterraneo Saria jaso du bonbardaketaren 88. urteurrenean

apirila 29, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizarteaIruzkinik ez

José María Gorroño alkateak herria erresistentzia eta memoria historikoaren sinbolo gisa aitortzen duen saria jaso du.

 

Gernika gerraren izugarrikeriaren ikur unibertsal bihurtu zen duela zortzi hamarkada, eta, astelehen honetan, 2025eko Bakearen Mediterraneo Saria eman diote, sari honen hogeita hamargarren urteurrena betetzen den honetan egin duten edizio bereziaren barruan.

Saria 1937an herriak izan zuen bonbardaketaren 88. urteurrenean eman da. Gernika-Lumoko alkateak, José María Gorroñok, saria jaso du udaletxean egindako ekitaldi batean. Bertan izan dira, halaber, erakundeko idazkari nagusia, Michele Capasso irakaslea eta Napolesko Bakearen Museoko zuzendaria, Pia Molinari.

“Esker onez jaso dut sari hau, bakearen eta giza eskubideen alde urteetan egin dudan lan neketsuaren emaitza baita”, adierazi du alkateak ekitaldian. “Deskantsu barik egin dut lan Gernika-Lumotik Bakearen ahotsa munduko bazter guztietan entzun dadin. Ahots hori, denborarekin, gero eta indartsuagoa izango da, bakea ez baita eskubide indibiduala, baizik eta eskubide kolektiboa, mugak gainditu behar dituena”, gaineratu zuen.

“Bakeak gorroto, mendeku, beldur eta bazterkeria harresiak bota behar ditu”, azpimarratu zuen alkateak. “Eta globala izan behar du, ezin baikara bakean bizi beste leku batzuetan bidegabekeriak, gosea eta atsekabea dauden bitartean”.

“Bakean dagoen mundua justiziak, ulermenak, elkarrizketak, giza-eskubideekiko eta gizarte-eskubideekiko errespetuak ematen duten duintasunarekin bizi den mundua da”, adierazi zuen amaitzeko.

Munduko Estatu Batuak nazioarteko erakundeak emandako aitortzak nabarmentzen du Gernikak historia hurbilean sostengatu duen giza eskubideen eta bakearen kulturaren defentsa.

Munduko bakearen sinboloa

Omenaldiaren barruan, herriak Bakearen Totema jaso du, Mario Molinari artista italiarraren jatorrizko eskultura, gaur egun herriko ondare sinbolikoaren parte dena. Gainera, alkatea eta herritarrak “Munduko Estatu Batuetako Bakearen Abanderatu” izendatu dituzte.

Oinarrizko eskubideen eta askatasunaren defentsan erreferentzia diren pertsona edo erakundeei ematen zaie saria. Aurreko sarituen artean daude honako hauek daude: Rania de Jordania erregina, Angela Merkel Alemaniako kantziler ohia, José Mujica Uruguaiko presidente ohia, Barack Obama Estatu Batuetako presidente ohia eta Felipe VI.a Espainiako erregea.

https://www.gernika-lumo.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250429-gernika-lumo-recibe-premio-mediterraneo-de-la-paz-2025-88-aniversario-bombardeo.aspx

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad