• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Gernika-Lumon Artearen Ibilbidea izango da, kultura herritarrei hurbiltzeko BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak bultzatutako ekimena

abuztua 6, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGure Herriak, Kultura eta tradizioakIruzkinik ez
  • Ekimena ‘Herriz Herri’ programaren barruan dago. Programa horren bidez, Bizkaiko udalekin batera eragin sozial positiboa duten proiektuak lantzeko ekimenak hurbildu nahi zaizkie herritar guztiei
  • Aire zabaleko erakusketa da, eta Historia hilezkorrak artean lelopean, Bilboko Arte Ederren Museoko artelanen erreprodukzioak biltzen ditu
  • Erakusketa Gernikako Merkurio Iturria gozagai izango da abuztuaren 19tik  25era

Abuztuaren 19tik 25era, Gernika aire zabaleko museo bihurtuko da Artearen Ibilbidea erakusketari esker. Ekimen hori BBK-k eta Bizkaiko udalek bultzatutako Herriz Herri programaren barruan dago, gizarte-eragin edo inpaktu sozial positiboa duten baterako ekintzak sustatzeko.

Erakusketa ibiltari hau BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko elkarlanaren emaitza da. Artea eta kultura Bizkaira eta bizkaitarrengana hurbiltzea du helburu, espazio publikoetan kalitate handiko artelanen erreprodukzioen bidez. Gernika bertoko udalarekin batera egindako lankidetzari esker iritsi da.

“Historia Hilezkorrak” lelopean, erakusketa Gernikako Merkurio Iturria ikusi ahal izango da, eta gai horrekin zerikusia duten zenbait artelan esanguratsuren erreprodukzioak izango ditu, jatorrizko obrak Bilboko Arte Ederren Museoan daudelarik. Dagozkien azalpen-audioak (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez) telefono mugikorretan doan deskargatu ahal izango dira QR kode baten bidez. Gernikatik igaro ostean, Artearen Ibilbidea Busturira iritsiko da abuztuaren 26etik  irailaren 1era.

https://www.gernika-lumo.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20250806-llega-a-gernika-lumo-la-ruta-del-arte.aspx

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Bizkaiko Foru Aldundiak baso-suteen aurreko defentsa indartuko du, eta 2026rako plan integral bat aktibatuko du
  • Tokiko merkataritza eta ostalaritza galaz jantziko dira NIK GERNIKAN 2025 sariak hartzeko
  • Foru aldundiak landa sektorearekin bildu dira hegazti gripearen murrizketen eraginari aurre egiteko
  • Busturiko Udalak lizitazinora atera dauz San Kristobaleko errotondea eta Altamira lotzeko adarreko obrak

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko azaroa
A A A A O I I
« Urr    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad