Urbietako oinezkoentzako pasabidea berreraikitzeko eta San Juan kaleko arrapala mekanikoaren lehen zatia instalatzeko obrak martxan daude dagoeneko. Guztira milioi bat eurotik gorako inbertsioarekin, Gernika-Lumoko Udalak herritarren irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetu nahi ditu.