• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Gobernu Kontseiluaren adierazpena, martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta (Gobernu Bilera 2025-03-04)

martxoa 4, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizarteaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

Martxoaren 8a “Emakumeen Nazioarteko Eguna” dela eta, Eusko Jaurlaritzak emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak bultzatzeko konpromisoa berresten du, funtsezko tresna baitira berdintasunezko gizarterantz aurrera egiten jarraitzeko. Nahiz eta egiturazko berdintasun ezak mundu osoan dirauen eta emakumeen bizi-baldintzetan eragin negatiboa izaten jarraitzen duen, beharrezkoa da nabarmentzea berdintasun-politiken bidea luzea eta emankorra dela eta haiei esker aurrerapen garrantzitsuak lortu direla. Bai mundu mailan, bai Euskadin ere.

  1. urte honetan, Beijingo Adierazpenaren eta Ekintza Plataformaren30. urteurrena ospatzen da, munduko ibilbide-orria izan dena emakumeen eta nesken berdintasunerako eta ahalduntzerako politikei dagokienez. Urte honetan ere, Euskadin Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lehen Legea onartu zeneko 20. urteurrena ospatzen da.

Euskadin, duela 20 urte onartutako Berdintasunerako Legea mugarri bat izan zen. Ordutik administrazioetan nabarmen handitu dira berdintasun-planak eta -egiturak, bai eta berdintasunean prestakuntza duten langileak ere; gero eta gehiago dira berdintasun-planak dituzten enpresak; aurrera egin da indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzako zerbitzu eta baliabideetan; aurrera egin da emakumeek erabaki guneetan duten presentzian, eta gaur egun emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua dago Legebiltzarrean eta baita botere exekutiboaren organo gorenetan ere, beste aurrerapen batzuen artean.

Hala ere, berdintasunak dakartzan onura guztiak gorabehera, ezin dugu alde batera utzi gaur egun ultraeskuinaren erreakzio bat dagoela mundu mailan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria ukatzen eta hutsaltzen duena eta berdintasun-politikak mespretxatzen dituena. Ezin dugu alde batera utzi ere gazteak direla nagusiki jasotzen dituztenak halako mezuak, batez ere Interneten eta sare sozialen bitartez.

Testuinguru honetan, uste dugu beharrezkoa dela gogoratzea berdintasun-politikez eta feminismoaz hitz egiten dugunean, hitz egiten ari garela eskubideez, askatasunaz, ongizateaz, elkartasunaz, demokraziaz, errespetuaz eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunaz. Berdintasuna gizarte osoarentzako onura dela.

Beraz, herritar guztiak animatu nahi ditugu egunero berdintasunarekiko konpromisoa publikoki eta aktiboki adieraztera, eta bereziki martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/99747-declaracion-del-consejo-gobierno-con-motivo-del-marzo-dia-internacional-las-mujeres-consejo-gobierno-2025

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad