• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Gogorak kontzentrazio esparru nazietara deportatutakoen memoriaren berreskuraketa sustatzen du

martxoa 21, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizarteaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

Gaur eguerdian ireki da  UPV/EHUko Bizkaia Aretoan ‘Hradištko (Txekiar Errepublika), nazien kontzentrazio-esparrua: Anjel Lekuona busturiarraren eta beste askoren deportazioa eta heriotza (1945)’ erakusketa. Busturiako Udalak sustatuta, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, erakusketa apirilaren 16ra arte egongo da ikusgai.

Jagoba Álvarez, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen eta Biktimei Laguntzeko zuzendariak, erakusketaren irekiera ekitaldian parte hartu du, eta deportazioaren biktimen inguruan egin beharreko hedapen- eta dibulgazio-lana azpimarratu ditu: ‘Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan deportazioaren biktimen memoria eta haien esperientzia ezezaguna izan da euskal gizartearen gehiengoarentzat. Deportazioa Europan aski ezaguna den arren, ez da gure memoria kolektiboaren parte izan “.

Etxahun Galparsoro historialari eta ikertzaileak 2020an Gogora Institutuarentzat egindako ikerketa-lanean, deportazioaren euskal biktimen izenak jasotzen dira. Egun ditugun datuekin, berrehun lagunetik gora dira deportazioaren izugarrikeria pairatu zutenak 1940-1945 artean, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Bigarren Errepublikak ordezkatutako demokrazia defendatzeagatik.

Gure historiaren kapitulu hau hobeto ezagutzeko eta biktimak aitortzeko, Jagoba Álvarezek ‘1945-2025 Deportazioaren Memoria’ proiektua izan du hizpide. Gogora Institutuak eta Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak 1940–1945 (arlo horretako memoria-elkarteek osatutako taldea) martxan jarritako proiektua da, nazien kontzentrazio-esparruak askatu zituztenetik 80 urte bete direnean. “Helburu berak batzen gaitu, deportazioaren eta eragin zituen biktimen ezagutzan sakontzea eta jakintza honen dibulgazioa eragitea, eta ez dago hori esateko Unibertsitatea baino leku hoberik”.

Helburua arlo honekin zerikusia duten jarduera guztiak modu koordinatuan egitea da; zabalkundea emateko www.labur.eus/deportazioa webgunea sortu da. Aurtengorako programatuta daude, besteak beste, deportazioaren biktimak omentzeko ekitaldia, maiatzean; EHUren Udako Ikastaroa, uztailean; deportazioari buruzko erakusketa, udazkenean.

Gogora Institutuak erakusketa egokitzen lagundu du, eta Hradištko kontzentrazio-esparruan bizi eta jasan zuten deportatu euskaldun eta espainiarrei eskainitako zenbait panel gehitu ditu. Zehazki, Anjel Lekuona busturiarraren ondoan beste 6 presok egin zuten ibilbidea aipatzen da; bera bezala fusilatu zituzten, eta haien errautsak Strasnizeko hilerrian gordetzen dira, Pragako biktimen memoriala dagoen lekuan.

1945eko apirilaren 10ean Anjel Lekuona busturiarra fusilatu zuten Hradištko herrian, Hirugarren Reicheko kontzentrazio-esparruan, Frantziatik deportatu zuten, Gerra Zibilaren ostean erbesteratu zen hara.

Gaur goizeko inaugurazio-ekitaldian honako hauek parte hartu dute: Aitor Aretxaga, Busturiako alkatea; Estitxu Garai, UPV/EHUko Bizkaiko campuseko errektoreordea; Miren Idoia Etxebarria, Busturiako alkateordea eta Kultura eta Memoria Historikoko zinegotzia; Zuzana Hlavique ková, Txekiar Errepublikako Enbaxadako kontseilaria; Unai Eguia eta Anton Gandarias, Busturia-Hradištko senidetze-batzordeko kideak; Lucie Hasková, Hradištkoko alkateordea eta erakusketaren egilea; eta Markéta Šafránková, Hradištkoko Udaleko garapen-batzordeko zinegotzia eta presidentea.

Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak hainbat urte daramatza Busturiako Udalarekin elkarlanean Lekuona eta harekin batera deportazioren biktima izan zirenen memoria berreskuratzen. 2022ko maiatzean, bi erakundeen arteko lankidetzaren eta Hradistkoko Esparruaren Memoria Babesteko Lantaldearen bultzadaren ondorioz, Euskadiko lehen Stolperstein -harria jarri zen, Anjel Lekuonaren omenez.

Anjel Lekuonaren biografia eta memoriaren berreskuraketa lanak jasota daude ondoko bideoan: https://labur.eus/Lekuona

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100282-gogora-promueve-recuperacion-memoria-deportacion-los-campos-concentracion-del-nazismo

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad