• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Herritarrak izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista nagusiak

iraila 24, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dUncategorized @euIruzkinik ez

Aurtengo jaietan herritarren parte-hartze handia izan da nagusi, kaleak eta plazak bete egin dira ekitaldi gehienetan. Hala, Bermeoko Udalak jaien balorazio positiboa egin du; izan ere, euri tarteak egon arren, programatutako jarduera guztiak arrakastaz egin ahal izan dira.

Endika Etxebarria kultura zinegotziak herritarren inplikazioaren garrantzia nabarmendu du: “Egitarauan aurreikusitako jarduera guztiak egin ahal izan dira, eta horietan guztietan giro bikaina izan da. Gure jaiak betidanik izan dira oso parte-hartzaileak, herritarrak inplikatu egiten dira eta hori hitzordu bakoitzean ikus daiteke: kontzertuak, antzerkiak, kalejirak, protokolozko ekitaldiak… Kaleak jendez beteta egon dira”.

Kontzertuak izan dira jaien ardatz nagusietako bat, publikoaren harrera bikainarekin. Puro Relajo taldearen kontzertua nabarmendu da bereziki, domekaz izan arren, jendetza bildu baitzuen, eta jai hauetako unerik gogoratuenetako bat izango da askorentzat.

Antzerkietan, kalejiretan eta bestelako ekitaldi kultural eta tradizionaletan ere herritar ugari egon dira, jaien izaera parte-hartzailea berretsita.

Aurtengo berrikuntzetako bat Almikako Jaitsieraren antolaketa aldaketa izan da, aurten Jai batzordeak antolatu duena. Aldez aurretik izena emateko sistema bat ezarri zen parte hartzeko eta, hasieran zalantzak sortu baziren ere, erantzuna oso positiboa izan da, oso ondo joan da eta parte hartzea handia izan da.

https://bermeo.eus/187.html?&no_cache=1&tx_ttnews%5Btt_news%5D=21525&cHash=803eb15141077405a7789c1f35a14877

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Herritarrak izan dira Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako protagonista nagusiak
  • 14 ikasle euskal flotan ontziratu dira ITSASORATU programari esker, arrantza-sektorean belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko
  • Euskal Herriko Itsas Foroak arrantza-industriaren egoera eta erronka teknologikoak aztertu ditu Bermeon
  • Argazki lehiaketa antolatu da Gautegiz Arteagan

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko iraila
A A A A O I I
« Abu    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad