• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Kantauriko atunaren lehenengo Kaitai eta dastaketak euskal artisau-arrantzaren bikaintasuna nabarmendu dau

urria 8, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGarapen ekonomikoaIruzkinik ez

Kofradia-Itsas Etxeak Kantauri itsasoko atun gorriaren lehen Kaitaia eta dastaketa antolatu dauz. Ekitaldi aitzindari honek Euskadiko arrantza-, zientzia- eta gastronomia-sektoreetako ehun bat lagun batu dauz. “Kantauriko atun gorriaren bikaintasuna” lelopean, produktuaren kalidadeari eta euskal arrantza-sektoreak jasangarritasunagaz eta barrikuntzagaz daukon konpromisoari balioa emoteko balio izan dau jardunaldiak.

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak parte hartu dau bertan, eta azpimarratu dau ekimenaren helburua dala “atunaren arrantza jasangarrirantz aurrera egitea, ezinbesteko urratsa baita produktuaren kalidade gorena bermatzeko”.

“Jasangarritasuna eta kalitatea betidanik izan dira euskal gastronomiaren berezigarri”, adierazi dau sailburuak, eta, era berean, esan dau garrantzitsua dala arrantza-kuotak zorrotz kontrolatzea, ingurunea errespetatzen daben jarduerak sustatzea eta ingurumenaren gaineko eragina minimizatzea.

Gaineratu dauenez, “proiektu honen bidez Euskadiren lehen sektorearen eraldaketa bultzatzen da, haren aurrerapenak Euskadiko ekonomia globalean eragin positiboa eta eraldatzailea izan daian”.

Itsasbalfegó ekimenak —Eusko Jaurlaritzak sustatuta, AZTI, Balfegó eta Euskadiko arrantza-sektoreagaz lankidetzan— arrantza-kudeaketa eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzen laguntzen dau, balio-katea sendotuta eta itsas tradizinoa barrikuntza teknologikoagaz uztartuta.

Sailburuaz gain, arrantza-arloko hainbat ordezkari izan dira ekitaldian, besteak beste, Norberto Emazabel Gipuzkoako Arrantzaleen Federazioko presidentea, Miren Garmendia OPEGIko zuzendaria eta Aurelio Bilbao OPESCAYAko zuzendaria. Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleen kofradietako ordezkariak be bertan izan dira. Roberto Pozo, AZTIko zuzendaria, Pere Vicent Co, Balfegóko presidentea, eta euskal gastronomiaren enbaxadore ospetsuak, esaterako Martin Berasategi sukaldaria, Bisubi Fundazioko kideak eta izen handiko beste sukaldari batzuk be izan dira.

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad