1. Webgune honen jabearen nortasuna
34/2002 Legea, uztailaren 11koa, informazio eta merkataritza elektronikoaren gizarteko zerbitzuei buruzkoa, betez, www.urdaibaimagazine.eus webgunearen jabea honako hau dela jakinarazten dizugu:
Izen soziala: Nueva Europa Diseño, Imagen y Comunicación S.L.
IFK zenb.: B-48726533
Helbidea: Carlos Gangoiti 15, 48300 Gernika-Lumo. Bizkaia
Telefonoa: 946250606
Helbide elektronikoa: nuevaeuropa@outlook.com
Bizkaiko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago BI-893 liburukian, 25. folioan BI-12781-B orrian, 512 idazpenean.
2. Web-orri hau erabiltzeko baldintza orokorrak
Web-orria erabiltzerakoan, atariak “Erabiltzaile” izaera esleituko dio sartu denari eta www.urdaibaimagazine.eus webgunean sartzerakoan argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta zalantzarik gabe onartzen dituela ulertzen da. Beraz, Erabiltzaileak erabilera-baldintza orokor hauek irakurriko ditu webgunean sartzen denean. Zentzu horretan, “Erabiltzaile” gisa joko da, www.urdaibaimagazine.eus webgunera sartu, bertan nabigatu, webgunea bera erabili edo doako edo kostuzko zerbitzu eta jardueretan parte hartzen duen pertsona.
2.1. Xedea eta aplikazio-esparrua
Erabilera-baldintza orokor hauek, www.urdaibaimagazine.eus webgunerako sarrera, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, bai eta bertako edukiak (testu, grafiko, marrazki, diseinu, kode, software, argazki, musika, bideo, soinu, datu-base, irudi, adierazpen, informazio, etab.) zein jabetza intelektual eta industrialari buruzko nazio-mailako eta nazioarteko legeek babestutako beste edozein sorkuntza erabiltzeak eragin ditzakeen ardurak ere.
Nueva Europa S.L-k berariazko baldintzak ezartzeko eskubidea du eta berariazko zerbitzuak erabili edota kontratatzerakoan aplikatuko dira. Baldintza orokor hauek, azken finean, aplikazio osagarrikoak dira.
2.2. Webgunera sartu eta zerbitzuak erabiltzeko baldintzak
- www.urdaibaimagazine.eus webgunera sartzea, librea eta doakoa da.
- Uneoro, Erabiltzaileak web-orrian dauden zerbitzuen legezko erabilera egingo dute, honako baldintza orokorren, indarrean dagoen legediaren, moralaren eta ordena publikoaren arabera, bai eta, oro har, Interneten onartutako beste praktika batzuen arabera ere.
- Erabiltzaileak izena emateko web-orri honetan dauden formularioen bidez emaniko informazio guztia legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela bermatuko du. Erabiltzailearen ardura izango da emandako informazioan egon daitekeen edozein aldaketaren berri berehala ematea Nueva Europa S.L-ri.
- Webgunea bisitatzeak ez du erabiltzailea erregistratzera edo datu pertsonalak ematera derrigortzen. Hala ere, kasuren batean erabiltzaileak datu pertsonalak emanez gero, horiek Nueva Europa S.L-ren jabetzako fitxategi automatizatu batean sartuko dira eta konfidentzialtasun osoz erabiliko dira, webguneko pribatutasun politikari buruzko 4. atalean ezarritakoarekin bat.
- Erabiltzaileak ez du honakoa egingo: birus, programa, makro edo edozein karaktere-sekuentzia sartzea web-orri honen sistema informatikoak kaltetu edo aldatzeko asmoz; beste erabiltzaile batzuk web-orrira sar daitezen eragoztea baliabideak masiboki kontsumituz; publizitate-helburua duten web-orriko datuak kaptatu; web-orri honetan jasotzen diren edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu edo hirugarren batzuei eman; web-orri honetako zerbitzuen bidez, jabetza intelektuala, sekretu industrialak, hitzarmenezko konpromisoak eta hirugarren batzuen ohore, irudi eta intimitate pertsonalerako eskubidea kaltetu ditzaketen ekintzak burutu; bidegabeko leia eta zilegi ez den publizitatea egitea.
- www.urdaibaimagazine.eus webgunean zerbitzu bat erabili edota kontratatzeko Erabiltzaileak bere burua erregistratu behar badu, Erabiltzailea bera izango da informazio hori egiazkoa eta legezkoa denaren arduradun.
3. Jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak
Nueva Europa S.L www.urdaibaimagazine.eus osatzen duten elementu guztien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideen jabea da, marka, merkataritza-izena edo zeinu bereizgarria barne. Bereziki, eta mugatzaile izan gabe, web-orriko diseinu grafiko, iturburu-kode, logo, testu, grafiko, ilustrazio, argazki, soinu eta gainerako eduki-elementuak egilearen eskubideez babestuta daude.
www.urdaibaimagazine.eus webgunera sartu edo bertan nabigatzeak ez du inola ere esan nahi Nueva Europa S.L-k, bere jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei uko egiten dienik, Erabiltzaileari erabilera pertsonalerako ematen dizkionik edo edukien lizentzia osoa edo partziala ematen dionik.
Erabiltzaileak webguneko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, baldin eta bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik badira. Erabiltzaileak onartzen du www.urdaibaimagazine.eus webguneko eduki guztiak edo batzuk, edozein bide erabilita, Nueva Europa S.L-ren berariazko idatzizko baimenik gabe erreproduzitu, kopiatu, banatu, merkaturatu, eraldatu, berrerabili, publikoki komunikatu eta, oro har, beste edozein ekoizpen-mota erabiltzen baditu, jabetza intelektual edota industrialaren eskubideak urratzen ari dela.
Nueva Europa S.L-k baimena ematen du bere edukiak beste web-orrietan aipatzeko, baldin eta edukiak kopiatzen ez badira.
www.urdaibaimagazine.eus webguneari Internet bidez borondatez emandako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) soilik Nueva Europa S.L-ren jabetza izatera pasako da eta horren erabileraren eskubide mugagabeak izango ditu, egileari, zein beste edozein pertsonari, inolako saririk eman beharrik gabe.
4. Datu pertsonalen babesa
DBEE 2016/679 Erregelamendua (EB) betetzeko helburuarekin ,zure datu pertsonalak Nueva Europa Diseño Imagen y Comunicación SL-ren ardurapeko fitxategian barne daudela jakinarazten dizuegu. Horrela, geure zerbitzuak eta produktuak hobetu nahi ditugu, hauen gainean zu informatuz eta harreman komertzialak egin. Legeak aurreikusitakoaren arabera zure datuak zuzendu, ezeztatu eta oposatzeko eskubideak erabiltzeko aukera duzu, email honen bitartez: nuevaeuropa@outlook.com
Fitxategiaren erantzulea Nueva Europa S.L bera da. Erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Nueva Europa S.L-ren fitxategi automatizatu batean gordeko dira, datuen kudeaketa hobetzeko eta gure bezeroekin komunikazioa bideratzeko. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian erregistratuko dugu, eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko ditugu.
Datu horiek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie utziko Nueva Europa S.L ez den hirugarrenei. Nueva Europa S.L-k hartu beharreko neurriak hartuko ditu datu horiek alda edo gal ez daitezen, bai eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin galarazteko ere.
5. Cookien erabilpena
Nueva Europa S.L-k cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaileak webgune honetatik era pertsonalizatuan ahalik eta erraztasunik handienarekin nabigatu ahal izateko. Cookieak erabiltzaile anonimo bati eta bere ordenagailuari bakarrik atxikitzen zaizkio, eta ez dute erabiltzailearen datu pertsonalak ondorioztatzea ahalbidetzen duen erreferentziarik eskaintzen. Erabiltzaileak Nueva Europa S.L-k bidalitako cookie-en berri emateko eta ez onartzeko konfiguratu ahal izango du bere nabigatzailea. Erabiltzaileak cookieak blokeatzea erabakitzen badu, gerta daiteke urdaibaimagazine.eus webgunearen ezaugarri batzuk ondo ez ibiltzea.