• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Merkataritza Euskadiko herri txikietan: egoeraren erradiografia eta sustatzeko proposamenak

apirila 29, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizarteaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

Eusko Ikaskuntzak, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailarekin lankidetzan, 2023ko abenduan egindako azterlan integrala

Ikerketak 2.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietako tokiko merkataritzaren egoera aztertu du eta eredu erresilientea, berritzailea eta euskal landa-ingurunera egokitutakoa proposatzen du etorkizunerako.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, Eusko Ikaskuntzaren bitartez, “herri txikietako merkataritzari buruzko azterketa” egin du. Horren helburua da Euskadiko herri txikietako (2.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrietako) merkataritza-egoera sakonago ezagutzea, hura hobetzen lagunduko duten politika espezifikoak diseinatzeko.

Azterketa hiru fasetan banatu da: herri horietako merkataritza-jardueraren azterketa kuantitatiboa, jarduera handiena dutenak eta egoera hobetzeko bultzada behar dutenak identifikatuta; azterketa kualitatiboa, tokiko merkatariei egindako galdeketaren bidez, erronka nagusiak identifikatzeko eta herrietako merkataritzaren egoera hobetzeko har daitezkeen neurriak identifikatzeko; eta, azkenik, proposamen-txosten bat, tokiko denda horien jarraipena ziurtatzeko ekintza-plan bat eskaintzeko, merkataritza-sektorea eraldatzen ari den garai honetan.

Diagnostiko kuantitatiboa: tokiko landa-merkataritzaren erradiografia

Euskal Autonomia Erkidegoan, herri txikiak diren udalerrien kopurua nabarmena da. Hiru lurralde historikoetako 251 udalerrietatik 144 (guztien % 57,37) herri txikiak dira. Udalerri horietan EAEko biztanleriaren % 5,08 soilik bizi bada ere (111.073 pertsona), nukleo horiek funtsezko zeregina dute lurraldearen garapen sozioekonomikoan.

Hala, herri horietako tokiko merkataritza oinarrizko zerbitzua izateaz gain, funtsezkoa da tokiko ekonomian, udalerriari enplegua eta ezinbesteko zerbitzuak ematen baitizkio. Horrez gain, gizarte-kohesioa sustatzen du, tokiko saltoki horiek herrien topagune eta sozializaziorako gune izan ohi baitira.

2008 eta 2022 urteen artean, behera egin du herri horietako denda kopuruak, 706tik 546ra pasa dira; horrek adierazten du tokiko merkataritzak badituela zailtasunak, kontsumo-ohiturak aldatzen joan baitira. Kopuru hori jaitsi arren, udalerrian gutxienez denda bat dute gehienek, eta merkataritza-dentsitatea, batez beste, 0,6koa da.

Denden tipologiari dagokionez, % 46,7 elikagai-sektorekoak dira, eta % 35,1 hornitze pertsonalerako eta etxeko hornikuntzarako establezimenduak. Farmaziak eta elikagai-dendak dira azpimarratzekoak, estrategikoak izan eta duten merkataritza-funtzioaz gain, gizarte-zereginak betetzen dituztelako: lagundu, etxez etxe banatu eta laguntza informala eskaintzen dutelako, bereziki adineko pertsonei.

Merkataritza finkoaz gain, beste formula osagarri batzuk ere identifikatu dira, hala nola, kaleko merkataritza (funtsezkoa da gune sakabanatuetan) eta denda-ostatuko eredu hibridoak (txikizkako salmenta eskaini eta jarduera komunitarioak dituztenak), tokiko udalekin elkarlanean.

Diagnostiko kualitatiboa: lurraldeko ahotsak eta datozen erronkak

Azterketaren bigarren fasea kualitatiboa izan da, eta merkatarien esperientziak, pertzepzioak eta proposamenak jaso ditu.

Nabarmendutako alderdi bat digitalizazioa da. Errealitate bikoitza du digitalizazioak: batetik, oinarrizko produktuak hornitzen dituzten dendak daude, eta, bestetik, kalitate handiko produktu bereiziak eskaintzen dituztenak.

Hala, oinarrizko produktuak eskaintzen dituzten saltokiek (janari-dendak, supermerkatu txikiak…) digitalizazio-estrategia gutxi erabiltzen dituzte, tokiko bezeroen egonkortasunari eta produktu motari esker.

Aldiz, kalitate handiko produktu bereiziak eskaintzen dituzten dendak (harategia, artisau-okindegiak, tokiko gourmet produktuetan espezializatutako dendak) estrategia digitalak sustatzen ari dira, hala nola promozioak edo salmentak online egitea, beren produktuak kontsumitzaileei zuzenean saltzeko.

Egiturazko beste erronka bat kontsumo-ohiturak aldatzea da: egungo kontsumitzaileak lehentasuna ematen die komenigarritasunari, prezioari eta aniztasunari, eta faktore horiek mesede egiten diete saltoki handiei eta merkataritza elektronikoari, tokiko merkataritzaren kaltetan.

https://www.euskadi.eus/merkataritza-behatokiaren-azterlan-propioak/web01-a2behmer/eu/

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/101216-comercio-los-pueblos-pequenos-euskadi-radiografia-propuestas-para-impulso

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • “Euskadiko landa emakumeen begirada”
  • Eusko Jaurlaritzak argi berdea emon deutse 2025ean Euskadiko arrantza-eremuen garapen jasangarria sustatzeko laguntzei
  • URAk Mape ibaia lehengoratzen hasi da Busturian, alarbin parean
  • Alberto Palomerak eta Rober Garayk “Urdaibai Incógnito” aurkezten dabe, zonalde honen ikuspegi artistikoa

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2025(e)ko urria
A A A A O I I
« Ira    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad