• Home
  • Ezagutu gaitzazu
  • Hemeroteka
  • Albisteak
  • Publizitatea
  • Iragarleak
  • Banaketa
  • Kontaktua
Instagram

Mugikortasun Jasangarriaren Sailak Bermeoko geltokiko bihurgunea kentzeko eraikuntza proiektua lizitatu du

martxoa 13, 2025nuevaeuropa_v7hmm13dGizarteaIruzkinik ez

Iturria: Irekia

  • Trazadura berria lerro zuzenean iritsiko da, bikoiztuta eta erdiko nasarekin

Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren Sailak, Euskal Trenbide Sarearen bitartez, Bermeoko geltokia eraberritzeko eraikuntza-proiektuaren idazketaren lizitazioa egin du, 500.000 euroko aurrekontuarekin eta 12 hilabeteko egikaritze-epearekin. Funtsean, lanak bidaiarien terminaleko bihurgunea kentzea eta portuan merkantzia-trenen maniobragarritasuna erraztea izango dira.

Amorebieta-Bermeo adarreko azken geltokiak nasa bakarra du, trenbide bakarrean. Gaur egun, nasa bihurgunean dago, eta, beraz, distantzia handia dago nasaren ertzaren eta unitatearen artean. Egoera horren ondorioz, arrapala batzuk zabaldu behar dira, behar duten erabiltzaileak trenera sartu ahal daitezen, eta terminaleko langileek egiaztatu behar dute ez dela inor kanpoan geratzen unitateari irteera emateko.

Bestalde, trenbidearen luzera ez da nahikoa portuko sarrerako trenbideko aparatuaren eta linearen amaieraren artean trenak maniobra bakarrean sartu ahal izateko. Horrela, merkantziak Bermeoko dartsenan sartzeko trenek hainbat maniobra egin behar dituzte, eta horrek unitateak “zatikatzera” (banatzera) ere behartzen du.

Horregatik guztiagatik, erreformak helburu bikoitza du. Alde batetik, nasa-trena irisgarritasun unibertsala lortzea, eta, horretarako, trenbidea geltokiraino luzatzea eta bikoiztea aurreikusten da, nasa erdian eginez, lerro zuzenean irits dadin. Bestetik, trazadura berria zehaztu gura da azken tunelaren irteeratik, merkantzien konposizioak ahalik eta maniobra gutxien eginez sar daitezen.

Obren ondorioz, geltokia atzeraeman beharko da, eta, beraz, eraikin berria egingo da, eta horrek ingurunearen dagokion urbanizazioa eragingo du. Lanen fase guztietan zerbitzua bermatu egin beharko da, eta, beraz, behin-behineko geraleku bat muntatuko da egungoaren metro gutxi batzuetara.

https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/100064-movilidad-sostenible-licita-proyecto-constructivo-para-eliminar-curva-estacion-bermeo

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bilatu

Azken bidalketak

  • Euskadiko barraskilo-txapelketa garrantzitsuena Gernika-Lumora itzuliko da
  • Bizkaiak bere energia-kontsumoa % 6 murriztu du, eta 2030ean -% 35 lortzeko foru plan berria onartu du
  • Busturialdea-Urdaibaik Turismo Iraunkorraren V. Foro Iraunkorra ospatu du
  • Urremendik eta Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuak Urdaibaiko turismo jasangarriaren eredua aurkeztu dute Europako Parlamentuan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutuna berritu ondoren

Kategoriak

  • Euskara
  • Garapen ekonomikoa
  • Gizartea
  • Gure Herriak
  • Kirolak
  • Kultura eta tradizioak
  • Natura
  • Turismoa
  • Uncategorized @eu
2026(e)ko otsaila
A A A A O I I
« Abe    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728  

Iruzkin berriak



    Busturialdea eskualdeko
    informazio orokorreko aldizkaria

    ISSU

    Copyright © 2016. Eskubide guztiak erreserbatuak. Webaren diseinua eta garapena Nueva Europaren eskutik. / Lege oharra

    Utilizamos cookies para asegurar que damos la mejor experiencia al usuario en nuestra web. Si sigues utilizando este sitio asumiremos que estás de acuerdo.AceptarPolítica de privacidad